Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Olinpiadak, zikin-jolasak eta disko-festa egingo dituzte, udalekuak amaitzeko

Дата публикации: 20-07-2026 09:02:01

Ekainaren 22a ezkero martxan dira udalekuak. 99 neska-mutiko igaro dira bertatik, eta bederatzi hezitzaileren gidaritzapean –bi, praktiketan– askotariko jarduerak egin dituzte. Gaur ekingo diote udalekuetako azken asteari.

Основное содержимое страницы с новостью.

Aurten ere, udako oporrak hasi bezain pronto zabaldu du udaleku zerbitzua Elgetako Udalak, eta, beste urte batez, asko dira familia erabiltzaileak. Gaur ekingo diote udalekuetako azken asteari –bosgarrena–, eta olinpiadak, zikin-jolasak eta disko-festa iragarri ditu, besteak beste, Nerea Villa koordinatzaileak.

Bederatzi hezitzaileren artean prestatzen dituzte jarduerak, eta guztira 99 ume igaro dira udalekuetatik. Villak dio beroa izan dela aurtengo ezaugarri nagusia. "Bero bolada betean ireki genituen udalekuak, ekainaren 22an. Zorionez, Udala argi ibili zen eta ur putzuak erabiltzeko aukera izan genuen. Ur jarduerek beti dute arrakasta handia, eta aurten izan ditugun tenperaturekin, zer esanik ez!", esan du. 

Kanpoko ekintzak nagusi

Posible izan duten guztietan kanpoko ekintzak egin dituzte udalekuetan. Taldeetan antolatuta, Goikomendira, Intxortara, Asentziora eta Egoarbitzara egin dituzte txangoak umeek, eta txikienek, herri inguruko parkeetara.

Aurreko astean Elorrioko igerilekuetara egindako goiz-pasak ere harrera oso ona izan zuen. Hain zuzen ere, parte hartze prozesuaren bitartez umeek eskatutako ekintzetako bat zen.

Eskolako eta ludotekako eraikinetan izan dute kokaleku taldeek. 2 eta 12 urte arteko umeek hartu dute parte udalekuetan, eta, adinka antolatuta, eskolan –Haur Hezkuntzako umeak eta LH5-DBH2koak– eta ludotekan –gainerakoak– izan dute lekua.

Sukaldaritza eta showa

Era berean, bestelako jarduerak ere egin dituzte. "Txikienekin eskulanak egin ditugu –ahatetxoak, saguak eta abar–, eta apur bat handiagoekin sukaldaritzan ibili gara. Pizza hotzak, sandwich dibertigarriak eta opiltxo mexikarrak egin ditugu", azaldu du Villak. "Buruhandien jaietarako egindako ongietorriak, Hezitzaile ezkutuaren bila jolasak eta sanferminetako entzierroak ere arrakasta polita izan dute". 

Arau-hausteak kudeatzeko modua ere berria izan da. "Barikuetan showak egin ditugu eta arau-hauste gehien egindakoek eskaini dute ikuskizuna. Denetik ikusi dugu: dantzak, txisteak, magia trikimailuak, akrobaziak...". 

Azken asteko ekintzen zain, hezitzaile taldeak Mari Bolinagak emandako laguntza eskertu du: "Premia berezi batzuk izan ditugu, eta benetan lagungarria izan da".

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Udako programazio bereziko azken jarduerak, Astigarragako Gaztelekuan07.918-07-2026
2Kale mozketak aste honetan, gaurtik hasita06.3527-07-2026
3Iruñeko Udalak dio sanferminak "oso ongi" joan direla, beroak eragindako aldaketa zenbaitekin; okerrena salatutako 28 eraso matxistak09.4315-07-2026
4Goittikiren aldeko kamixetak eta Gazte Eguneko bazkarirako tiketak, salgai09.7125-07-2026
5Latzen eta Eraldatzen taldeek joko dute larunbat honetan, herriko plazan0517-07-2026
6Puzgarri bustietan saltoka, beroa arintzeko01024-07-2026
7Baionako Bestak Uztailaren 15etik 19ra : eguerdiko giroa San Andres plazatik5715-07-2026
8Indarberrituta dator aurtengo Santio Eguneko 52. Sagardo Txapelketa0517-07-2026
9Uztailak 14tik aurrera izena eman daiteke XXVIII. Marmitako Lehiaketan0513-07-2026
10Kiroldegiaren aurreproiektuari ekarpenak egiteko aukera zabalik07.5914-07-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 17.97. Источник: goiena.eus.