Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Maddi Agirrek irabazi du bertsolari txapelketako lehen finalaurrekoa

Дата публикации: 09-03-2026 16:23:32

Dulantziko saioan finalerako sarrera zuzena eskuratu du Agirrek. Azken finalaurrekoa datorren larunbatean jokatuko da, Aramaion.

Основное содержимое страницы с новостью.

Maddi Agirrek irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa, eta zuzenean eskuratu du martxoaren 28ko finalerako lehen txartela. Dulantziko Kultur Etxean jokatu da finalaurrekoa, joan den larunbat honetan. Sei bertsolari aritu dira oholtza gainean, eta bakoitzak hamalau bertso puntuagarri kantatu ditu; bakarkako lana ganbarakoa izan da. Ariketa guztiak amaituta, Maddi Agirre izan da puntu gehien bildu duena, 380,5 ; atzetik sailkatu dira Iñaki Viñaspre (364,5), Unai Anda (362,5), Aroa Arrizubieta (348,5), Asier Otamendi (341) eta Ekaitz Samaniego (327). Saioa Olatz Santocildesek aurkeztu du.

Bigarren finalaurrekoa Aramaion jokatuko da datorren larunbatean, martxoaren 14an, 17:30ean, herriko Kultur Etxean. Seikote aramaioarra lehiatuko da han: Andere Arriolabengoa, Danel Herrarte, Martin Abarrategi, Peru Abarrategi, Sabin Abarrategi eta Xabi Igoa. Bi finalaurrekoetako puntuazioen arabera osatuko da finala, eta sei bertsolari onenak izango dira martxoaren 28an Gasteizko Europa jauregian jokatuko den finalean. Han erabakiko da 2026ko Arabako txapelduna.

Aurtengoa txapelketaren XVII. edizioa da, eta hemezortzi bertsolarirekin abiatu zen. Lehen faseko hiru saioak Oionen, Laudion eta Izarran jokatu dira, eta guztira hamabi bertsolari sailkatu dira finalaurrekoetara.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Argote eta Bereziartuak osatutako bikote oiartzuarrak pala finalerdiak jokatuko ditu01018-05-2026
2Udara Caixabank pilota txapelketaren partidak jokatuko dituzte igandean Gurean08.6225-09-2026
3P. Etxeberriak eta Zabaletak ezin izan zuten San Fermin Trofeoa eskuratu08.6215-07-2026
4Esperimentua, finalera!017.3109-03-2026
5Ekaitz Apraiz eta Bianca Maldonado onenen artean Bergarako xake txapelketan08.3125-07-2026
627 bikote sakandar Euskal Herriko Mus Txapelketan0506-03-2026
7Metropoli Forala 2024-11-180518-11-2024
8Nostalgia pixka bat eta umorea gogotik Inpernuperen 40. urteurrena ospatzeko bertso saioan0521-06-2026
9Santa Marinako jaiak ospatzen ari dira Aramaioko Arriola eta Arexola auzoetan07.718-07-2026
10L'Spar Girona surt de València amb la final de la Lliga a l'abast (67-66)5707-05-2026

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 7.56. Источник: alea.eus.