Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Itziar Olasagasti, mirotzaren hegaldi luzea

Дата публикации: 17-12-2020 06:50:00

Erreferente bat gutxiago izango da tostartean datorren denboralditik aurrera. Itziar Olasagastik (Orio, 1989) arrauna uztea erabaki du, kirol horretan hemezortzi urte egin ondotik. Ez zen arraunean egin zuen lehendabiziko emakumea izan; bai, ordea, lehia egonkortzeko bidean une oro hor egon den kirolari gutxietako bat. 2008an lehen traineru estropadak jokatu zituztenean tostartean zen Olasagasti , eta bi urte geroago Orioko trainerua sortu zutenetik orain arte aritu da han: hegaldi luzea egin duen mirotz aitzindari bat izan da.

Основное содержимое страницы с новостью.

Erreferente bat gutxiago izango da tostartean datorren denboralditik aurrera. Itziar Olasagastik (Orio, 1989) arrauna uztea erabaki du, kirol horretan hemezortzi urte egin ondotik. Ez zen arraunean egin zuen lehendabiziko emakumea izan; bai, ordea, lehia egonkortzeko bidean une oro hor egon den kirolari gutxietako bat. 2008an lehen traineru estropadak jokatu zituztenean tostartean zen Olasagasti , eta bi urte geroago Orioko trainerua sortu zutenetik orain arte aritu da han: hegaldi luzea egin duen mirotz aitzindari bat izan da.

Gazte mailetatik hasita, Txiki eta San Nikolas ontziek egindako gorako bidearen testigu izan da Olasagasti , garaipenik sonatuenak eskuratzeraino. Etena egiteko garaia heldu zaio, ordea: “Denboraldia amaitu, eta hasteko garaia iritsi zenean, uzteko unea zela esan zidan buruak. Hotzean aztertu nuen; atzera begira jarri nintzen, egindako guztiari erreparatu, eta nahikoa egin dudala ondorioztatu nuen”.

“Buruak” eskatutako erabakia izan arren, kosta egin zaio hautua egitea. Olasagastiren esanetan, “kosta egin zait erabakia kanporatzea. Beldurra ematen zidan besteengan nola eragingo zuen”. Izan ere, gauza berria izango da Olasagastirik gabeko traineru hori bat irudikatzea: “2008an neguko etenaldi txiki bat egin nuen, baina udan Tolosan aritu nintzen. Gero, Orion proiektua sortu zenean aurrera jo nuen. Urteek aurrera, torlojua estutuz joan da, eta denbora gehiago eskaini diot”.

Bizi oso bat arraunean egin ostean, egunerokotasuna era berrian aurkeztuko zaio aurrerantzean. “Utzi dudala pentsatzeko denborarik ez dut izan. Asti gehiago dudanean igarriko dut”. Horrenbeste poz eta sufrikario zor dizkion jardunak bere ubera uzten baitu, nahitaez; zer esanik ez horren ibilbide luzea egin duen mirotz baten hegaletan.

ITZALETIK ARGIRA

Olasagastik 11 denboraldi osatu ditu Orioko traineruan, eta aldi horretan bere azalean bizitu du taldearen goranzko bilakaera. Traineru indartsuagoen itzalean aritzetik kostaldeko andre eta jabe izatera igaro dira: “Bilakaera bat ikusi dut. Trainerurik ez egotetik, herri mailan mutilei adina baloratzera iritsi gara. Hori sentitu dut, nahiz egia den haien palmaresa urrun geratzen zaigula. Azken urteetan, haurrengan eta ikusi dut hori”.

Azken bi urteetan jo du goia Orioren proiektuak, 2019en eta 2020an Euskotren liga eta Kontxako Bandera eskuratuta. Kirol arloan egindako jauzi hori “eboluzio baten ondorio” izan dela dio Olasagastik . Su txikian egositako garaipenak izan dira, presarik gabe landutakoak: “Denei gustatuko litzaiguke urtero pauso handi bat egitea; guk egiten genuen gure pausoa, baina aurkariek pauso eta erdi egiten zuten”. Harik eta inflexio puntua heldu zen arte. Arraunlari oriotarraren esanetan 2018an jazo zen hori, San Juanen itzalean zirela: “Beti bigarren izate horrek asko indartu gintuen, beti ia-iakoan egoten jakin genuelako”.

Ordutik nagusi izan da Orio; argitik itzalera egin dute, pazientzia elikagai bihurtuta: “Klubean, teknikariekin eta laguntzaileekin pixkanaka aritzea erabaki genuen. Kosta zaigu, baina heldu gara. Horrek segurtasuna eman digu”.

Orain, federaziora

Arraunarekiko grina etxean jaso zuen Olasagatik, eta denborarekin pasio bilakatu zaio. Hargatik, uretatik kanpo bada ere hura indartzeko aletxoa jartzen segiko du, orain, Gipuzkoako Federaziotik: “Talde berria da, eta gazteen entrenatzaile eta arraunlaria naizenez, eskaintza egin zidaten, emakumeen ikusgaitasuna eta esperientzia kontuan hartuta”.

Orio: etorkizuna bermatuta

Estreineko belaunaldiak erretiratu ahala, gazteak sartzen ari dira San Nikolas traineruan: “Gazte mailetan jendean badabil”, esan du Olasagastik. Urtean-urtean haietatik bik gorako jauzia egitea “arrakasta” izango zela dio. Datorren sasoirako zenbaitek egin dute jauzia, eta Donostiarran ari ziren Orioko harrobiko bik ere itzulerako bidea hartu dute.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1 Hasi eta buka, dena emanaz 014.0324-12-2020
2 Aitor Garmendia, azken esprinteko loria 07.9931-12-2020
3Metropoli Forala 2024-11-180518-11-2024
4Elena Olaiz " Dolua II zahartzaroan"0501-06-2017
5Patxi Saiz: "Oholtzak nire adierazpiderik garrantzitsuena izaten jarraitzen du"010.9115-07-2026
6Juanjo Olasagarre: "Herritar moduan gertatu zaigun gauza handi bat izan da euskal gatazka"0507-05-2020
7"Euskal txerria berreskuratzen ari da Oihane Rodrigo"0511-06-2019
8Oldarraldiak hezkuntzara salto egin duela salatu du Kontseiluak0530-06-2026
9Haritz Pascual: rollerskia0517-10-2017

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 7.1. Источник: www.mundodeportivo.com.