Iragarri zuten moduan, greba mugagabeari ekin diote Itasua Ibilgailuen Azterketa Teknikoko Bergarako langileek, Zarauzko langileekin batera. Gaur goizean ere mobilizazioa egin dute lantokiaren aurrean.
Bergarako eta Zarauzko Ibilgailuen Azterketa Teknikoak kudeatzen dituen Itasua enpresako lan-zentroetan 50 langile inguruk egiten dute lan eta joan den ekainaren 29tik greba-dinamika batean daude. Hala, orain arte egindako hiru greba egunen ostean, greba mugagabeari ekin diote gaur, astelehena.
Gipuzkoako beste IATetako enpresetako lan-baldintzekiko parekatzea bilatzeko asmoz hasi zuten greba-dinamika. "Izan ere, besteek baino 133 ordu gehiago egiten dituzte lan urtean eta 2.000 eta 8.000 euro arteko soldata txikiagoak dituzte haiekin alderatuta", azaldu dute ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek.
Sindikatuek kritikatu dute enpresak negoziatzeko borondaterik erakutsi ez izana, eta, horren ordez, greba eskubidea urratu izana. Ondorioz, zuzendaritzari eskatu diote "benetako negoziazioari ekiteko". Lan harremanetarako kontseiluaren bidez, bilera eskatu diote enpresari eta uztailaren 23an, eguena, batuko dira bi aldeak, arazoari irtenbidea ematen saiatzeko.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Greba mugagabera joko dute Itasua IATko langileek, "egoera konpondu ezean" | 0 | 5.26 | 08-07-2026 |
| 2 | Greba mugagabeari eutsiko diote Itasua IATko langileek | 0 | 8.57 | 23-07-2026 |
| 3 | Bergarako Landazabal enpresak lan-hitzarmena lortu du | 0 | 15.89 | 01-07-2026 |
| 4 | Elcoro Decoletajeko langileen mobilizazioa enpresak "Geroa kuotak ordaintzeari utzi diolako" eta "ekintza diskriminatzaileak" egiten dituelako | 0 | 10.05 | 02-07-2026 |
| 5 | "Egoera nahasian moldatzeko gaitasuna" nabarmendu dute Fagorreko batzar nagusian | 0 | 8.23 | 30-05-2026 |
| 6 | Elcoro Decoletaje: "Langileen gehiengoaren konfiantza dugu eta jarraituko dugu gauzak ahalik eta ondoen egiten" | 0 | 8.03 | 13-07-2026 |
| 7 | Uztaileko nobedadeak, udal liburutegian | 0 | 8.86 | 15-07-2026 |
| 8 | Egunero IKAsten delako 500 | 0 | 5 | 04-06-2026 |
| 9 | "Zurrumurruen kontrako estrategia" gazte topaketak | 0 | 5 | 28-09-2017 |
| 10 | Hezkuntza jomugan duen "euskararen kontrako oldarraldia" salatu dute Gasteizen | -5 | 6 | 02-07-2026 |