Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Berdintasun zerbitzua ireki berri du Mendialdea Mankomunitateak

Дата публикации: 18-07-2026 22:00:00

Helburua da emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzea, eta hori bermatzeko neurriak sortzen dituzte zerbitzuan.

Основное содержимое страницы с новостью.

Mendialdea Mankomunitateak (Arano, Areso, Goizueta, Larraun, Leitza eta Lekunberri herriak hartzen dituena) berdintasun zerbitzua jarri berri du martxan. Horretan, herrietako eragile askorekin, talde feministekin, elkarte ezberdinekin, eskolekin, kultur eta kirol espazioekin elkarlanean ekintzak eta tailerrak antolatzen dituzte, besteak beste.

Helburua da emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, hori lortzeko neurriak sortuz. Udaletako jardunean, «berdintasuna zeharka txertatzen laguntzen dugu» gainontzeko udal zerbitzuekin elkarlanean arituz.

Horrez gain, berdintasun zerbitzuaren egitekoa da informazioa herritarren esku jartzea ere. Horrenbestez, zerbitzuan bertan topatu daitekeena honakoa da: berdintasunari buruzko informazio orokorra; berdintasun politiken aurrerapausoak eta Mendialdea Mankomunitateak egiten dituen diagnostiko eta planen laburpenak; antolatzen dituzten ekintzen (tailerrak, kirol jarduerak, kanpainak, elkarretaratzeak...) inguruko informazioa; eta martxan jartzen dituzten zerbitzuen inguruko informazioa (adibidez, festetan sexu jazarpenak artatzeko arreta zerbitzuaren nondik norakoak).

Hauek guztiak eskuratu nahi izanez gero, edota iradokizunen bat bidali nahi izanez gero, berdintasuna@mendialdea.eus helbide elektronikora mezua bidali daiteke, 609 65 46 84 telefono zenbakira deitu daiteke, edo @mendialdea_berdintasuna instagram kontura mezua bidali daiteke. 

Bestela, Leitzako Elbarren Kaleko lehenengo zenbakian dute bulegoa; beraz, informazioa nahi izanez gero bertara gerturatzeko aukera ere badago. Gainera, Leitzakoa ez denarentzat, beste herrietara joateko prest daude Mendialdea Mankomunitateko kideak, norbaitek zerbitzuren bat behar izanez gero.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Lierni Mendizabal, Elkar Ipuin eta Ilustrazio lehiaketa0005-02-2018
2Oskar Urdaniz eta Joseba Goienetxe:“ Erraldoiak ongi dantzatzeko ez da indartsua izan behar, oreka ongi mantentzea da gakoa”0513-07-2026
3Indarkeria matxista egoerak ekiditeko neurriak, Santiotarako024.7421-07-2026
4Konektatuz ekitaldia antolatu zuen Aspegik, Erriberan01027-05-2026
5Ainara Loiarte: Mintzanet0724-10-2017
6Cadernid economaidd ac etholiad y Senedd 2026012.3114-07-2026
7Baker McKenzie Acts as Global Counsel to Medtronic plc on the Carve-out and Spin-off of their Diabetes business, MiniMed Group, Inc. 019.5211-03-2026
8Медведев заявил, что главная задача власти и ЕР - сохранить социальные НКО после пандемии0021-04-2020
9Кабмин утвердил перечень федеральных институтов инновационного развития0008-02-2021
10Открылся прием заявок на литературную премию "Здравомыслие"0026-03-2023

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.11. Источник: kronika.eus.