Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Tailerra: bideojokoak hezkuntzan

Дата публикации: 11-05-2026 10:03:20

Bideojokoek dibertitzeko ez ezik, ikasteko eta irakasteko ere balio dute, bai ikasgeletan, bai etxean. Gaitasun pedagogiko eta potentzial handia dute tresna eraldatzaile gisa, enpatia sustatzen baitu arrotzak zaizkigun errealitateak erakustean, protagonisten larruan jar gaitezen. Hezitzaileei eta familiei zuzendutako tailer honetan, hainbat gizarte-gatazka gori eta gaur egungoak irudikatzen dituzten zenbait joko ikusiko ditugu, batzuk Garapen Jasangarriko...
La entrada Tailerra: bideojokoak hezkuntzan se publicó primero en Saregune.


Основное содержимое страницы с новостью.

Bideojokoek dibertitzeko ez ezik, ikasteko eta irakasteko ere balio dute, bai ikasgeletan, bai etxean. Gaitasun pedagogiko eta potentzial handia dute tresna eraldatzaile gisa, enpatia sustatzen baitu arrotzak zaizkigun errealitateak erakustean, protagonisten larruan jar gaitezen.

Hezitzaileei eta familiei zuzendutako tailer honetan, hainbat gizarte-gatazka gori eta gaur egungoak irudikatzen dituzten zenbait joko ikusiko ditugu, batzuk Garapen Jasangarriko Helburuei eta 2030 Agendari lotutakoak, hala nola bullyinga, homofobia, indarkeria matxista, klima-aldaketa, migrazioak, osasun mentala, gerrak eta prekarietatea. Pantailek banandu eta isolatu egin gaitzakete, baina errebindikazioak egiteko eta gizarte-inpaktuaren alde borrokatzeko ere balio dezakete. Dekalogo baten eta PEGI kodea edo gurasoen kontrola bezalako tresnen bidez, gazteek aisialdian indarkeriarik, mikropagorik eta adikziorik gabe joka dezaketen aukera osasungarriak eskainiko dira. Jolas laburrak, errazak eta merkeak, gai garrantzitsuez kontzientziatzen lagun dezaketenak.

Koldo Gutiérrez bideojokoen irakaslea da Gasteizko EUNEIZ unibertsitatean. Halaber, tailerrak ematen ditu hainbat ikastetxetan, baliabide horrek tresna artistiko eta eraldatzaile gisa duen gaitasunari buruz. Azkuna Zentroa, BilbaoArte, Bilbao Museoa edo 42 Urduliz bezalako kultur erakundeetan ekitaldiak antolatzen ditu eta Apnabi, ACNUR eta Athletic Club de Bilbao bezalako erakundeekin kolaboratzen du. Gainera, Bilbon PantallasAmigas eta Gasteizen Konexio-ona elkarteetako adingabeentzako jokoei buruzko aholkularia da.

Tailerra doakoa da eta Saregunean emango da maiatzaren 29an, ostirala, 16:00etatik 19:00etara.

Esteka honetan eman dezakezu izena

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Ikasi informatika gurekin!010.0827-05-2026
2Auzo.tv: hamarkada bat baino gehiago zabalik parte hartzeko011.6811-02-2026
3Pantailen gaia lantzeko tailer berria Emakumeon Etxean, ostiralean020.1418-05-2026
4IKTen bidezko gizarte-dinamizazioari buruzko ikastaroa. Kontratatzeko aukerarekin012.523-12-2025
5Aramaioko Antzerki Taldeak zabaldu du datorren ikasturterako izen-ematea014.123-07-2026
6Aramaioko Guraso Elkartea "kezkatuta" dago azkenaldiko gertaerekin08.7116-07-2026
7Haritz Pascual: rollerskia0517-10-2017
8Ane Pikaza: "Lurraldearekin lotura estuagoa duen jaialdi bat eraikitzea izan da helburua"0517-07-2026
9Juanjo Olasagarre: "Herritar moduan gertatu zaigun gauza handi bat izan da euskal gatazka"0507-05-2020
10Zizurren dagoen adin txikikoen harrera etxebizitzaren kontrako erasoa salatu du Geroa Baik-5602-06-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10.67. Источник: www.saregune.net.