Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Korrika 2026: Aniztasunaren Kilometroa

Дата публикации: 24-03-2026 14:31:07

Sareak Josten plataforman uste dugu gure auzoan elkarrekin bizi diren kulturen, hizkuntzen eta ibilbideen aniztasuna aberastasun eta ikaskuntza partekatuaren iturri dela. Hainbat baliabide eta erakundek osatutako plataforma bat gara, komunitatea errespetutik, inklusiotik eta parte hartzetik ehuntzeko nahiak elkartuta. Aurten ere, Korrikarekin bat egingo dugu, hizkuntza, kultura eta ospakizun kolektiboa uztartzen dituen hitzordu berezia. Guretzat, euskara...
La entrada Korrika 2026: Aniztasunaren Kilometroa se publicó primero en Saregune.


Основное содержимое страницы с новостью.

Sareak Josten plataforman uste dugu gure auzoan elkarrekin bizi diren kulturen, hizkuntzen eta ibilbideen aniztasuna aberastasun eta ikaskuntza partekatuaren iturri dela. Hainbat baliabide eta erakundek osatutako plataforma bat gara, komunitatea errespetutik, inklusiotik eta parte hartzetik ehuntzeko nahiak elkartuta.

Aurten ere, Korrikarekin bat egingo dugu, hizkuntza, kultura eta ospakizun kolektiboa uztartzen dituen hitzordu berezia. Guretzat, euskara espazio irekia dela ikusarazteko aukera ere bada, non pertsona guztiok dugun lekua, edonondik gatozela ere.

Horregatik, gure aniztasunaren kilometro tradizionalean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Noiz eta non?

22:25ean, 2658. kilometroa egingo dugu, eta Valladolid kaleko 12. zenbakitik irtengo gara.

Baina aurretik… bidea partekatu nahi dugu:

  • 21:00 – Topaketa El Campillon
  • Elkarrekin joango gara irteera puntura
  • 21:30 – Askaria, dantza eta beroketa

Elkar ezagutzeko, partekatzeko, barre egiteko eta esperientzia hau elkarrekin bizitzeko prestatzeko unea izango da. Anima zaitez eta zatoz gurekin!

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Ikasi informatika gurekin!010.0827-05-2026
2IKTen bidezko gizarte-dinamizazioari buruzko ikastaroa. Kontratatzeko aukerarekin012.523-12-2025
3Korrikaren hasiera, zuzen zuzenean0504-04-2019
4La Brújula de Euskadi 26/06/20260026-06-2026
5La Brújula de Euskadi 25/06/20260025-06-2026
6Auzo.tv: hamarkada bat baino gehiago zabalik parte hartzeko011.6811-02-2026
7Euskara eta Kirola jardunaldia Larraintzarretik zuzenean0015-11-2018
8Euskalerria Irratiko kolaboratzaileen zizka-mizka, denboraldi berezi baten amaiera giro ederrean5708-06-2026
9Bergarako Udalak euskara ikasi dutenentzako hiru dirulaguntza emango ditu07.6622-07-2026
10Euskara eta kirola jardunaldiak0513-11-2018

Классификация: Партнеры. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10.09. Источник: www.saregune.net.