Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Teknikarien grebak arrastoa utzi du Gasteizko jaietan

Дата публикации: 05-08-2026 17:57:36

Ikuskizun batzuk bertan behera gelditu dira, eta beste batzuetan teknikarien grebarekin bat egin dute zuzeneko emanaldietan. "Eszenatokietan duintasuna lortzea" helburu, greba eguna izan dute ikuskizunetako langileek.

Основное содержимое страницы с новостью.

Gasteizko jaien egun garrantzitsuenetako batean greba hotsak entzun dira Gasteizko hainbat txokotan, ikuskizunetako teknikarien grebak baldintzatu baititu zenbait ekitaldi eta kontzertu. Grebaren deitzaileek balorazio positiboa egin dute, haien aldarriek kalean eta eszenatokietan lekua izan dutela iritzita.

Hitzarmen duina eskatzeko grebak Araban izan du gaurko geldialdia, Donostia eta Bilboko jaietan ere greba egun bana egin aurretik. Eta izan du eragina Gasteizko jaietan. Txosnagunean kontzerturik ez da izango gaurko egunean zehar, Txosna Batzordeak bat egin zuelako teknikarien greba deialdiarekin. Beste zenbait ikuskizun bertan behera geldituko zirela iragarria zegoen lehenagotik ere, hala nola, Pepon Nietoren La pasion infinita antzerkia; grebaren ondorioz 5eko emanaldia ez da egingo, 6koa bai, eta sarrera erosita zutenei dirua itzuliko dietela iragarri du Gasteizko Udalak.

Greba egunean zehar ikuskizunetako teknikariak hiriko zenbait puntutan ibili dira, pikete informatiboak eginez eta grebaren arrazoiak helaraziz Gasteizko jaietako egitarauaz gozatzera hurbildutako herritarrei. Lan hitzarmen "duina" eskatzeko mobilizatu dira teknikariak, patronalaren "blokeoa" salatu ostean, eta lan baldintzak hobetzeko eskatu dute: "hamasei orduko lan jardunaldirik gabe, bost egun baino lehenago gure ordutegiak jakinda..."

Greba eguna bazen ere, hainbat ikuskizun eta ekitaldi aurrera atera dira. Sektore atomizatua eta heterogeneoa izanik, EAEko soldatapeko langileak zeuden grebara deituta, baina bestelako langileek ere parte hartu dute jaietako egitarauean teknikari lanetan. Greba batzordeak salatu duenez "ekitaldi gehienak langile autonomoetan, enpresetako trikimailuetan eta eskiroletan" oinarritu dira.

Bertsoak eta jotak, a cappella

Aihotz plazako bertso saioak sumatu du teknikarien greba. Soinu teknikari bat lanean zegoen arren, grebalariak bertan egon dira aldarriak zabaltzen, eta bertsolariek ere hainbat keinu egin dituzte grebalarien alde. Grebaren pegatinak soinean, teknikariei eskaini dizkiete hasierako agurrak, eta tarte batez mikrofono gabe ere kantatu dute oholtza gainetik, ia bertsoak entzun ezinda  jaietako bestelako burrunben gainetik.

Prado parkean jota kantaldiak programatu dira egunero Gasteizko jaietan zehar, baina gaurkoan abeslari batzuek elkartasun keinu bat izan dute grebalarien alde, eta oholtza azpitik egin dute emanaldiaren zati bat, "a cappella".

Arratsaldean elkarretaratzea egin dute ikuskizunetako teknikariek Posta kalean, eta bertan azpimarratu dute haien helburua ez dela "jaia bertan behera uztea, eszenatokietan duintasuna lortzea baizik".

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Hamaika ikuskizuni eragin diezaieke teknikarien grebak Gasteizen09.3703-08-2026
2Lagun kuadrilla andana Gasteizko txupinazoan08.7104-08-2026
3Jai girotik, kezkara: erasoen arrastoa utzi dute aurtengo sanmartinek013.9916-07-2026
4Ikurrina omendu dute blusa eta neskek07.7405-08-2026
5Egunero IKAsten delako 5020518-06-2026
6IKA-ko ikastaro trinkoak eta barnetegiak, udaran ere euskara entrenatzeko0529-06-2026
7Egunero IKAsten delako 5030525-06-2026
8Hasi dira Gasteizko jaiak08.7504-08-2026
9Uztaileko nobedadeak, udal liburutegian08.8615-07-2026
10"Gustura sentiarazteko eszenak sortu nahi izaten ditut"09.3202-08-2026

Классификация: В стране. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.82. Источник: alea.eus.