Hastear dira datorren ikasturteko musika eta dantza eskolako ikastaroak, eta matrikulatzeko epea zabalik egongo da bihartik irailaren 8ra arte; Musika eta Dantza Eskolako idazkaritzan edo posta elektronikoz eman daiteke izena.
2026/2027 ikasturteari begira jarri da dagoeneko Musika eta Dantza Eskola. Aurki hasiko dira ikastaroak, eta jakinarazi dutenez, bihar zabalduko dute horietan izena emateko epea.
Matrikulazioa egiteko, eskolaren webgunean aurki daitekeen izen-emate orria Musika eta Dantza Eskolak Komentuan duen idazkaritzara eraman beharko da bulegoko ordutegian (astelehen eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara edo astearte, asteazken eta ostegunetan 15:30etik 17:30era). Posta elektronikoz ere jasoko dituzte musikaeskola@zumaia.eus helbidean, eta informazio gehiago behar duenak 943-86 11 83 telefono zenbakira deitu dezake.
Ohiko eskaintzaz gain, 65 urtetik gorako herritarrentzako musika tailer bereziak eskainiko dituzte ikasturte berrian, astean ordubetez. Bakarrik sentitzen diren pertsonei eta parkinsona, narriadura kognitiboa edo antzeko eritasunak dituztenei zuzenduta egongo dira saioak. Gainera, 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxoek dantza garaikidea ikasteko aukera izango dute astean ordu eta erdiz.
Gainontzean, urtero legez, musika tresnak, musika mintzaira, instrumentuak, dantza garaikideak eta euskal dantzak ikastaroak eskainiko dituzte Komentuan, besteak beste.
Musika eta Dantza Eskolak maiatzean ireki zuen ikasturte berrirako lehenengo matrikulazio aldia, horregatik, plazak agortuta daude zenbait ikastarotan. Hala ere, adierazi dute tokia dagoela antzerki klaseetan, dantza garaikidean, musika tailerrean eta zenbait instrumentu jotzen ikasteko saioetan.
Hemen eskuratu daiteke Musika eta Dantza Eskolaren 2026/2027 ikasturteko izen-emate orria eta eskaintza.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Bihar zabalduko dute Forondako ikastaroetarako izen ematea | 0 | 8.21 | 06-09-2026 |
| 2 | La Junta abre el 12 de mayo la solicitud de pruebas de acceso a enseñanzas artísticas superiores | 0 | 5 | 09-05-2026 |
| 3 | Salto eta jauzi, ikasturte amaierako jaialdian | 2 | 6 | 19-06-2026 |
| 4 | Helduentzako antzerkiko ate irekiak izango dira asteazkenean Komentuan | 0 | 8.98 | 14-09-2026 |
| 5 | Беларускія школы зь верасьня пачнуць падключаць да сыстэмы «Электронная школа» | 0 | 10 | 22-07-2026 |
| 6 | Euskara Ikasteko pilulak ( eta 8) | 0 | 30 | 27-02-2012 |
| 7 | Открыт прием заявок на Всероссийский конкурс лучших педагогических практик в школах креативных индустрий | 0 | 5 | 26-06-2026 |
| 8 | Lanbide Heziketako ikastetxeek eta enpresek etorkizuneko langileen profilaz hausnartu dute | 0 | 11.94 | 16-06-2026 |
| 9 | Міністэрства адукацыі зацьвердзіла праграму новага факультатыву для школаў | 0 | 10 | 04-08-2026 |