Lartaun Txistulari Taldearen 49. Kontzertu Herrikoia izan da eguneko ekitaldi nagusienetakoa ehundaka bizi lagun bilduz udaletxean
Martin Sansinenea
03/08/2026 a las 18:18h.
Egun handia zen atzokoa. Nabaria zen. Oiartzungo herritarrek astelehen honetan ospatu dute Xanistebam eguna. 49. Kontzertu Herrikoia izan da protagonista nagusia. Lartaun Txistulari Taldeak inork galdu nahi ez zuen kontzertu zoragarria eskaini du. Hala ikusi da udaletxeko arkupeetan. Bilintx-en heriotzaren 150. urteurrena aitzaki gisa hartuta, txistulariek egundoko ikuskizuna eskaini dute.
Aldi berean, bertatik gertu umeek ere haien egunaz gozatu dute. Bero handirik egin ez badu ere, ur puzgarriak goiz eder batez gozatzeko modu bat izan ziren. Arratsaldean, berriz, gazteek hartu dute lekukoa. Gau luze bat pasa bazuten ere, Auzoen Arteko 38. Sokatira Txapelketak irudi ederrak utzi ditu Madalensoro pilotalekuan.
Astearteari dagokionez, oiartzuarrek Baserritar Egunaz gozatuko dute. Goiz goizetik kalera ateratzeko aukera izango dute. Zehazki, 09.00tan goiz eresia izango da Lartaun Txistulari Taldeak antolatuta. 10.00tan, bestalde, produktuen azoka izango da kontzejupean. Aldi berean, eta ohitura den bezala, Idi Dema izango da 10.30tan hilerriaren goiko aldeko plazan. Hala ere, eta baserritarren eguna bada ere, musikak ere protagonismoa hartuko du. 11.00tan adibidez, Haurtzaro Ikastolako trikitilari pandero-jotzaile eta Dantza Taldeak Zaharen Egoitza bisitatuko du. Ordu berean Herri Musika Eskolako kale buelta hasiko du Done Eztebe plazatik hasita.
Bestalde, plaza berberak 11.50tan Inaxio Uharte 25. Sagardo Lehiaketa hartuko du. Sagardoa dastatzen den bitartean, bizilagunek Joanes Illarregi eta Nerea Elustondoren bertsoetaz gozatzeko aukera ere izango dute. Hortaz, egungo momentu politenetakoa izango da honako hau.
Arratsaldeari begira, ezin hobeto hasiko dute oiartzuarrek. 14.00tan herriko erretiratuek haien bazkaria hasiko dute eta 14.30tan, bestalde, bazkari feminista izango da. Hortaz, giro paregabea izango da herrian. Kirolari dagokionez, kontzejupeak txapelketa ezberdinak hartuko ditu. Izan ere, ekitaldi kulturalak ere izango dira protagonistak. Herriko gazteen bertso saoioa izango da Haurtzaro Ikastolan 19.00tan eta 22.00tan Hika Teatroa eta Ounkari dantza taldearen Makil Hotsak ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Xanistebanei agur pozez esango diete oiartzuarrek | 0 | 8.01 | 06-08-2026 |
| 2 | Hiri Galduak taldea, zuzenean | 0 | 5 | 18-03-2019 |
| 3 | Iritsi dira Xaniestebanak Oiartzunera | 0 | 10 | 03-08-2026 |
| 4 | Udako Kontzertua Frantzizkotarren elizan Zarautz Abesbatzaren eskutik | 0 | 5 | 15-07-2026 |
| 5 | Maritxu Kajoiren 50. urteurrena ospatzeko erakusketa, kontzertua eta sorpresak | 0 | 10.8 | 23-09-2026 |
| 6 | «Ezinbestekoa da gure musika ezagutzea» | 0 | 9.37 | 08-08-2026 |
| 7 | Larunbatean abiatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Hazparnen, eta datorren astean iritsiko da Altsasura | 0 | 8.05 | 16-09-2026 |
| 8 | Etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketa egin da Landetxe Kultur Aretoan | 0 | 7.35 | 27-08-2026 |
| 9 | Kontzertu akustikoa emango du Aitor Castells menorkarrak bihar, egubakoitza | 0 | 15.09 | 24-09-2026 |
| 10 | Salgai daude uztailaren 3an Gaztetxean egingo diren kontzertuetarako sarrerak | 0 | 5 | 24-06-2026 |