Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Irailaren 28an hasiko dituzte Ferixalekuko eta Altamirako igogailuak berritzeko lanak

Дата публикации: 24-09-2026 10:03:53

Ferixalekuko eta Altamirako igogailu zaharrak kendu eta "segurtasun, irisgarritasun nahiz erabilerraztasun handiagoa" eskainiko duten "erabat berriak diren modelo modernoak" instalatuko ditu Arrasateko Udalak. Proiektuak 176.000 euroko aurrekontua du, BEZ gabe. Bi fasetan gauzatuko dira lanak, Ferixalekuko igogailutik hasita. 

Основное содержимое страницы с новостью.

Udal Gobernuak azaldu duenez, "konplexua" izan da proiektua bideratzeko prozesu administratiboa: "2025eko udan lehiaketa publikoa bi aldiz atera zen, baina bietan hutsik geratu zen, enpresak aurkezteko baldintzak erraztu arren. Bide administratibo arruntak agortuta, Udalak negoziatutako kontratazioa bideratu zuen 2026ko udaberrian". 

Azaldu dutenez, Orona enpresak konfirmatu du lanen planning-a; bi fasetan egingo da, diotenez, herritarrengan eragina gutxitzeko:

  • Beheko igogailua (Ferixalekua): Irailaren 28tik azaroaren 30era bitartean egingo dira lanak.
  • Goiko igogailua (Altamira): Urtarrilaren 11tik martxoaren 25era bitartean berrituko da.

Abenduan etenaldi bat egingo da Gabonetako joan-etorriak ez oztopatzeko: "Izan ere, egun horiek mugimendu handikoak izan ohi dira, eta herritarrei zerbitzua bermatu guran hartu du erabakia Udalak". 

Herribusa doakoa lanek iraun artean

Fase bakoitzak bi hilabete eta erdiko iraupena izatea aurreikusten da, eta auzokideei irisgarritasuna bermatze aldera San Frantzisko (L1-igoera) eta Azokako (L1-igoera) eta Jose Luis Iñarrako (L2-jaitsiera) geltokietan bidaia doakoa izango da lanek iraun artean.  

Igogailu berrien ezaugarriak

Instalatuko diren igogailu berriek "erabilera intentsiborako" prestatutako "elementu tekniko berritzaileak" izango dituzte:

  • Bandalismoaren aurkako "babes berezia".
  • Edukiera zabalagoa: 13 pertsonarentzat edo 1.000 kg arteko pisua jasateko gaitasuna.
  • Irisgarritasun eta segurtasun elementuak: LED argiak, audio bidezko seinaleztapena, braille sistemak, gorabeheren berri emateko sistema automatikoak eta larrialdietarako etenik gabeko arreta zerbitzua.

Aurrekontuaren barruan, igogailu zaharrak desmuntatzea, berriak muntatzea, legalizazioa, mantentze-lanak eta salmenta osteko zerbitzua sartzen dira. 

Itxitura bereziak jarrita daude

Azken hilabeteetan kanpo itxitura bereziak jarri dira Ferixalekuko igogailuan. Azken erasoak jai egunetan izan dira, eta, ondorioz, Udala aztertzen ari da, igogailua babesteko asmoz, jai egunetako gauetan berau ixtea: "Egun jakinetan izango da, eta gaueko ordutegian. Izan ere, erasoek eragiten duten kaltea ekonomikoa izateaz gain, nagusiki soziala da, Altamira inguruko bizilagunei eragiten diena. Herritarren irisgarritasun unibertsalari eraso eta kalte zuzenak dira".

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Iraila iritsi da eta Udalak oraindik ez ditu klubentzako kirol-espazio alternatiboak prestatu Iturripe itxi aurretik010.3424-09-2026
2Xorrola berria aurreikusten da, udalbatzarrean prozesua hastea onartuta01002-07-2026
3Euskal Herria plazako palmondoak kendu dira aparkalekuko hezetasun arazo larriengatik01023-09-2026
4Adierazpen librerako hamaika panel kokatuko ditu Udalak herrian01223-07-2026
5Cierran la AP-8 entre Oiartzun y Errenteria sentido Bilbao tres noches011.0407-09-2026
6Elgetako ostatuetan ere egonaldi turistikoaren zerga aplikatu beharko da urtarriletik aurrera010.3322-07-2026
7Zizurren dagoen adin txikikoen harrera etxebizitzaren kontrako erasoa salatu du Geroa Baik-5602-06-2026
8Xanistebanetan hesiak zaintzeko lan-eskaintzan izena emateko epea irekita023.3307-07-2026
9Almerimar y Balerma ampliarán sumarán 107 nuevas plazas de aparcamiento0512-06-2026

Классификация: В стране. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 9.89. Источник: goiena.eus.