Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Mutrikuko ondarea ezagutzera emateko bi irteera antolatu dituzte

Дата публикации: 26-09-2026 18:46:36

Urriaren 3an arrain-kontserben tradizioa ezagutu ahalko da; eta 10ean iraganeko karobi eta mendiko labeen historia eta garrantzia

Основное содержимое страницы с новостью.

Jabi Leon

Mutriku

26/09/2026 a las 20:46h.

Mutrikuko herriak 'Ondarea gure eskuetan' lelopean ospatuko diren 2026ko Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egin du.

Hori dela eta, Mutrikuko historia eta etonografia berreskuratzeko lan egiten duen Esparbela elkarteak eta Udalak nahi duten herritar guztien partaidetzari irekitako bi jarduera antolatu dituzte, beti ere, «herriko ondareari eta tradizioei buruz gehiago ezagutzeko».

Ekintza horiek urriaren 3an eta 10ean egingo dira, euskeraz, eta parte hartu nahi dutenek turismo@mutriku.eus helbidera idatzi edo 943 60 33 78 zenbakira dei egin dezakete lekua gordetzeko (doanik da).

Bi irteerak

Ondarearen Europako Jardunaldien harira prestatutako egitaraua abiatzeko Mutrikuko arrain-kontserben tradizioaren historia eta ondare materiala ezagutzeko bisita komentatua egingo da urriaren 3an (10:00etan Loja Zaharreko arkupetatik).

Ibilbidean zehar, antzinako kontserba-lantegien arrastoak ezagutuko dira, eta arrantzarekin lotutako lanbideen eta herriko paisaiaren arteko harremanaz hitz egingo da.

Bestalde, karobi eta mendiko labeen ibilbide gidatua izango da urriaren 10ean, 10:00etan eta «Ibiritxo baserria baino lehenago, eskuinaldean dagoen zabalgunean» hasita. Irteera horretan, «iraganeko egitura horien historia ezagutzeko aukera izango da, baita gure paisaian eta baserri-munduan izan duten garrantzia ere».

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Herriak larunbatean ospatuko du bere euskal nortasuna aldarrikatzeko jaia08.5224-09-2026
2'Peri-Menopausia osasuntsuen tailerrak' izango dira Itziarren014.9322-09-2026
3Sanmigeletako kantu-afaria, argazkitan043.3326-09-2026
4Linternas verdes08.121-09-2026
5Családtagok voltak: emlékszel még ezekre a legendás tévébemondókra? – retró galéria08.6226-09-2026
6'Forastera': El verano en que la abuela murió07.4311-09-2026
7From Ritual to Screen: Documenting Tabuik as Intangible Cultural Heritage [version 2; peer review: 2 approved]07.701-09-2026
8"Ningú hauria de fer aquest camí sol": una xarxa per acompanyar el càncer ginecològic05.4726-09-2026
9Így írta át a repülés szabályait a legendás Concorde08.126-09-2026
10Atresmedia desembarca en San Sebastián con el thriller 'Trazos ocultos', con Rodolfo Sancho y Toni Acosta07.3522-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 12.14. Источник: www.diariovasco.com.