18 hilabeteko iraupena izango dute, eta lanak bukatutakoan ekingo diote Goiz Eguzkiko eremua berritzeari, inguruko espazioa hobetzeko.
Hastear dira Elizatxo eta Portu auzoak Kaxkoarekin lotzeko igogailuaren obrak. Datorren astelehenean jarriko dituzte martxan, irailaren 28an, eta 18 hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusi dute. Goiz Eguzki jubilatuen egoitzaren ondoan eraikiko dute, pasabide batekin eta eskailerekin batera.
Hernaniko Udalak adierazi du «pauso garrantzitsua» izango dela herriko mugikortasunerako, eta «irisgarritasunerako aukera berriak» eskainiko dituela. Izan ere, nabarmendu du horrek hobetuko duela «auzoen eta hirigune historikoaren arteko konexioa», eta erraztuko dituela «herritarren eguneroko joan-etorriak», Elizatxoko, Portuko eta Osiñagako auzotarrentzat. «Auzoetako bizilagunek hainbatetan helarazi digute herrigunearekin duten lotura hobetzeko beharra, bereziki Kaxkora iristeko dauden desnibelak eta irisgarritasun zailtasunak gainditzeko. Eta aldarrikapen horien baitan, igogailua izan da urteetan auzokideek babestu duten aukeretako bat», azaldu du Udalak, obren hasieraren berri ematearekin batera.
Igogailuaren eta pasabidearen obrak bukatutakoan, Goiz Eguzkiko eremua berritzeari ekingo diote, aurreratu dutenez. «Horrela, lotura berria ez ezik, inguruko espazioaren hobekuntza ere jasoko du esku hartzeak».
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Hernaniko eragileen elkargunea irekiko dute ostiralean Zapa kalean | 0 | 25.42 | 19-09-2026 |
| 2 | Ikasturte osoan zehar, Haziera Taldeak | 0 | 26.1 | 24-09-2026 |
| 3 | Lau 'laborategi' urrian eta azaroan zehar, nerabe sortzaileentzako | 0 | 22.43 | 24-09-2026 |
| 4 | Zuzkidura bizitokien behin-betiko itxaron-zerrendak, ikusgai | 0 | 28.02 | 21-09-2026 |
| 5 | Atsegindegin ikuskizuna, Katxiporretaren eskutik | 0 | 26.86 | 18-09-2026 |
| 6 | Datorren asteartean hitzaldia, harreman osasuntsuei buruz | 0 | 21.77 | 24-09-2026 |
| 7 | Argazkiak aurkezteko epea zabalik, Mendizale Asteko lehiaketarako | 0 | 24.79 | 19-09-2026 |
| 8 | Burrunba Eguna, urriaren 3an Urnietan | 0 | 25.83 | 24-09-2026 |
| 9 | Batzar irekia bihar Biterin, osasun publikoaren aldeko plataformak | 0 | 23.28 | 28-09-2026 |
| 10 | Hitzaldia Lasarten, Egia Kermanentzat elkartekoek | 0 | 8.63 | 19-09-2026 |