Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Emaneurre Euskarari Egunak emango dio hasiera Euskal Jaien egitarauari

Дата публикации: 31-08-2026 19:49:09

24 talde arituko dira goizeko herri-kirol txapelketan, baina egun osoan egongo da giroa

Основное содержимое страницы с новостью.

31/08/2026 a las 21:49h.

Irailarekin batera, urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat iritsiko da, Euskal Jaia. Horren aurrekari, hamabostgarren urtez Emaneurre Euskarari eguna izango da larunbat honetan, programazioan bere lekua egin duena. Aurten, 24 taldek parte hartuko dute herri-kirol txapelketan, baina festa egun guztian luzatuko da.

Goiza lagun-taldeen arteko lehiak hartuko du, 10:00etatik bazkalorduraino Joxe Migel Barandiaran plazan egingo dena. Herri-kiroletan talde bakoitzak 15 oskola jaso, txingekin 3 itzuli eman, harriari 6 jasoaldi, zakuekin 4 itzuli, trontzarekin xerra bat moztu, arraunean ergometroarekin eta korrika 3 itzuli egin beharko dituzte. Ohi bezala, bi itzuli emango dizkiote zirkuitu honi. Neska zein mutil taldeek antzeko lanak egingo dituzte, harriaren eta txingen pisu ezberdinarekin.

Azken urtetan palmaresa osatu duten talde beteranoak ere zuzenean ikusteko aukera egongo da, besteak beste, Mokela, azken bi urtetan herri-kiroletan garaile izan direnak. Bertan izango dira baita ere, Downtawn, Km39, Birrako edota Totzi, eta, hirugarren urtez jarraian, ez da faltako Atzegizaleak taldea ere.

Herri-kirolekin batera, sokatira txapelketa antolatuko dute. Honetan multzoka arituko dira eta, lehenengo fasearen ondoren, bi ligatan banatuta lehiatuko dira. Finalak 13:50ak aldera hasiko dira. Lehenengo sokatirakoak eta, segidan, herri-kirolenak.

Segidan, herri bazkaria izango dute parte hartzaile, antolakuntza eta zaletuek. Ohi bezala, musika izango da nagusi arratsaldean. Andoni Ollokiegik alaituko du giroa 16:30etik aurrera eta 18:35ean Hamarru elektrotxaranga arituko da alde zaharrean. Tartean, taldeko argazkia ere aterako dute. Gauean, berriz, Gozategi taldearekin erromeria egongo da.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Jesus Inza irabazle plater tiraketan, 24 plater jota011.5530-09-2026
2Salbatore Eskupilota Txapelketa abiatu du Gure Txeru Elkarteak013.3101-07-2026
3Euskara, derrigorrezkoa027.6528-09-2026
4Urriaren 7ra arte eman daiteke izena Elosuko II. Pilota Txapelketa Azkarrean010.4202-10-2026
5Gaur itxiko da Emakumeontzako Jabetze Eskolan izena emateko epea014.0121-09-2026
6Datozen egunetan zabalduko dute izena emateko epea, bailarako Jabetze Eskoletan021.3905-09-2026
7Herriak larunbatean ospatuko du bere euskal nortasuna aldarrikatzeko jaia08.5224-09-2026
8Oskarbi taldeak disko berria aurkeztuko du Arantzazun09.4224-09-2026
9Asteazkenetik igandera Salbatore Jaiak 2026 herri oso baten elkarlanari esker019.5204-08-2026
10Azoka, Intxortako igoera, patata-tortilla lehiaketa, eta kontzertuak zapatuan01017-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 19.09. Источник: www.diariovasco.com.