Lau taldetatik hiruk podioa egin zuten, eta gizonezkoen sega txikiko kategorian irabazle izan zen gizonezkoen taldea
17/08/2026 Actualizado a las 19:08h.
Europako Taldekako Txapelketan maila bikaina erakutsi dute Almitza Sega Elkarteko kideek. Euskal Herria ordezkatu zuten igandean Austriako Moosdorf herrian jokatu zen taldekako lehiaketan. Kategoria ezberdinetako lau talde aurkeztu dira eta hiru mailatan podiora igotzea lortu dute.
Europako bost herrialdek parte hatu dute aurten txapelketan. Austria, Bavaria, Suitza eta Hego Tirol izan dituzte aurkari. Gizonezkoen sega txikiko bi talde aurkeztu dira, bata gizonezkoz osatuta eta bestea mistoa. Altzo Jauregi, Bixente Mitxelena, Oier Urkola eta Manex Olaizek osatutako taldea irabazle izan da. Gainera, Alaitz Imaz, Inge Goikoetxea, Harri Mazkiaran eta Joxe Luix Olaizek osatutako talde mistoak hirugarren postua lortu du.
Gizonezkoen sega handiko kategorian, aldiz, Altzo Jauregi, Bixente Mitxelena, Oier Urkola eta Manex Olaizek laugarren egin dute. Bestalde, emakumezkoen sega handiko kategorian, bigarren egin du Euskal Herriko, Suitzako eta Bavariako segalariez osatutako taldeak. Alaitz Imaz, Inge Goikoetxea, Margrit Föhn (Suitza) eta Steffi (Bavaria) izan ziren taldean.
Almitzako taldekideak egun batzuk lehenago iritsi dira Austriara, ingurura moldatzeko. Bertako baserriak eta lan egiteko modua ezagutzeko aukera izan zuten, baita gastronomia eta herrialdea ere.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Latvijas jaunietes stafetē nopelna četrus soda apļus | 0 | 8.98 | 08-03-2026 |
| 2 | Almitza sega elkarteko kideak Europako Taldekako Txapelketa jokatuko dute asteburu honetan | 0 | 9.07 | 12-08-2026 |
| 3 | Par Latvijas čempioniem orientēšanās vidējā distancē kļūst Ķuze un Kolbe | 0 | 8.65 | 05-09-2026 |
| 4 | Kalniņam un Lapiņai pirmais zelts Latvijas čempionātā orientēšanās maratonā | 0 | 7.59 | 14-09-2026 |
| 5 | Allena un Lazdiņš triumfē Latvijas čempionāta finālā skrituļslalomā | 0 | 6.27 | 17-09-2026 |
| 6 | Latvija Igaunijas vējā pelna soda apļus un pāru stafetetē tiek apdzīta par apli | 0 | 10.85 | 15-03-2026 |
| 7 | Alonso suda tinta para sumar dos puntos de oro | 0 | 7.54 | 23-08-2026 |
| 8 | McNulty convierte su oportunidad en oro | 0 | 6.94 | 27-09-2026 |
| 9 | McNulty convierte su oportunidad en oro | 0 | 6.94 | 27-09-2026 |
| 10 | Latvijas biatlonistiem 17. vieta pasaules jauniešu čempionātā stafetē | 0 | 11.9 | 07-03-2026 |