Urriaren 6tik 8ra ospatuko dute Pol-Pol Mendizale Elkarteak antolatutako Mendi Astea. Martitzenean, Mendi Film jaialdiko hiru ikus-entzunezko izango dira ikusgai Seminarixoan, 19:00etan; eguaztenean, berriz, emanaldi-solasaldia Mattin Iñiguez parapentelari zegamarrarekin, eta Juanjo Lopez Azurmendiren argazki emanaldiarekin bukatuko dute zikloa eguenean.
Beste urte batez antolatu du Pol-Pol Mendizale Elkarteak Mendi Astean, eta aurten ere Mendi Tour saioak Bergaran egingo du geldialdia, martitzenean, Seminarixoan, 19:00etan. Pasa den abenduko edizioan Mendi Film jaialdian saritu zituzten Cantos y Flores –Julen Elorza arrasatearra da zuzendaria– eta Izarren zaunka, eta Best Day Ever izango dira ikusgai. Jatorrizko bertsioan emango dira filmak –euskara eta ingelesa–, Mendi Filmek sortutako azpitituluekin lagunduta. Sarrera doakoa izango da.
Antolatzaileen aurreratu dute, Bergaran programatutako pelikulen protagonistak mendiko atleta ospetsuak direla: Mikel Saez de Urabain eta Iker Uranga eskalatzaileak Izarren Zaunka pelikulan; Karina Carsolio eta Hillary Gerardi mendi korrikalariak Cantos y Flores-en; eta Greg Durso eta Allie Bianchi txirrindulari egokituak Best Day Ever lanean.
Bi emanaldi gehiagoEguazten eta eguenerako antolatu dituzten ekintzak, berriz, 19:00etan Pol-Pol Mendizale Taldearen lokalean –San Pedro kalea, 10– izango dira. Urriaren 7an, Mattin Iñiguez parapentelariak X-Alps proban hartu zuen parte, eta, horri buruzko ikus-entzunezkoa proiektatzeaz gain, solasaldia egongo da Iñiguez berarekin.
Eguenean, berriz, Juanjo Lopez Azurmendik Valtoro inguruan ateratako argazkien emanaldia eskainiko du.
EgitarauaHauxe da Mendi Asterako antolatu duten egitaraua:
Urriak 6, martitzena
Urriak 7, eguaztena
Urriak 8, eguena
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Nahi baino ezin ibili da Onnera Group Aloña Mendi | 0 | 8.48 | 03-10-2026 |
| 2 | Porrotx, Pupu, Lore eta Marimotots, Atsegindegin bihar | 0 | 17.23 | 25-09-2026 |
| 3 | Asteburua etxetik hurbil izango du Esperantzak Zarauzko uretan | 0 | 9.11 | 20-08-2026 |
| 4 | Altuna-Martija y Artola Iztueta en el estelar de las Euskal Jaiak el miércoles | 0 | 8.69 | 04-09-2026 |
| 5 | Datorren asteartean hitzaldia, harreman osasuntsuei buruz | 0 | 21.77 | 24-09-2026 |
| 6 | Amherren 'Eskola antiarrazista'ren lehendabiziko saioa, astelehenean | 0 | 24.52 | 24-09-2026 |
| 7 | Gasteiz Euskararen Hiria ekimena ospatuko da urriaren 10ean 'Zuk baduzu tokia Euskararen Hirian' lelopean | 0 | 6.23 | 24-09-2026 |
| 8 | Oskarbi taldeak disko berria aurkeztuko du Arantzazun | 0 | 9.42 | 24-09-2026 |
| 9 | Aretxabaletako pentsiodunek ekin diete elkarretaratzeei | 0 | 9.44 | 14-09-2026 |