Haurrek eta gurasoek aukera paregabea izango dute Oñatiko naturan murgiltzeko abuztuaren 8an egingo diren bi ekimenei esker
Erea Cobas
Oñati
06/08/2026 Actualizado 07/08/2026 - 08:26h.
Arantzazuko parketxeak bi ekimen prestatu ditu asteburu honetarako, 'Pottokak hurbiletik' eta 'Arantzazuko altxor galduen bila', hain zuzen ere. Biak larunbatean izango dira, abuztuaren 8a, goizeko 11:00etan eta ordu bat eta erdi inguru iraungo dute. Lehenengoaren helburua pottokak gertutik ezagutzea da, «Pony arruntak ez direla ezagutaraztea eta erakustea zer balore daukaten gure eremuan eta gure historian», azaldu zuen Larraitzek parketxeko langileak. Gainera, parte-hartzaileek aukera ezin hobea izango dute hauengana hurbiltzeko, orrazteko, laztan-tzeko, jaten emateko, gidatzeko eta haurrak animalien gainean ibiltzeko. «Hauen gainean lasai lasai nola ibiltzen ikasiko dute etxeko txikiek».
Ekimen hau ez da aurtengo gauza bat, «duela urte batzuk parketxeak 'Bizi Pottoka' izeneko jarduera bat antolatzen zuen, baina hamar urtez edo 'stand by' moduan egon da eta lehengo urtean berreskuratu genuen», adierazi zuen langileak. Ekimena berriz diseinatu behar izan zuten, helduentzat zein umeentzat prestatutako jarduera bat eskaintzeko.
Edonork disfrutatu dezakeen ekimen bat izan arren, familiak gerturatzen dira gehien bat, «gurasoek umek esperientzia hau bizitzea nahi dute, baina helduak bakarrik ere joan daitezke», argitu zuen Larraitzek. Gainera, «oso xelebrea» da lehengo urtean ekimen honetan parte-hartu zuten asko bertakoak zirela, hau da, Oñatikoak edota Goierri eskualdekoak, «etorri zen jendea ez zen bakarrik kanpoko hirietakoak», aipatu zuen.
Halaber, atzerritarrak eta turistak ere gerturatu izan dira ekimen horretara, «famili katalanak eta ingelesak izan genituen», adierazi zuen parketxeko langileak. Haientzat «oso garrantzitsua» da beste herrialdeetako bisitariak «gure eremu kuttunenak ikustera etortzea», azaldu zuen. Helburu hori lortzeko hedabideak ez ezik, turismo bulegoez ere baliatzen dira. «Ez da hain erreza haiengana iristea, baina lortzen dugunean oso polita da hori ikustea.
Aurreko urtean jende ugari animatu zen, horregatik aurten harrera ona edukitzea ere espero da, «Lehengo urtean arrakasta polita izan zuen eta aurten berdina lortu nahi dugu», zion Larraitzek. Zazpi bat saio egin zituzten eta jarduera guztietan jende asko apuntatu zen, «oso emaitza polita eta positiboa jaso genuen», gogoratu zuen.
Altxor galduen bila'Pottokak hurbiletik' ekimenez gain 'Altxor galduen bila' jarduera ere egingo dute larunbat honetan goizeko 11:00etan ibilbide irisgarria deitzen zaion errutatik. Arantzazuko parketxearen inguruan umeek modu erraz batean orientatzeko jolas bat da kasu honetan proposatzen dute. Honen helburua Arantzazuko inguruko naturari buruzko bitxikeriak ezagutzea da, «hori oinarri izanik bitartean umeak zuhaitzak nolakoak diren eta zerk inguratzen gaituen ikusi dezakete», azaldu zuen parketxeko langileak. Familia bakoi-tzak bere erritmora egiten duen ibilbidea da, hala ere, arduradunek ordu eta erdiko denbora ematen diete gehienez hura egin ahal izateko.
Lau bat urte daramate jarduera urte guztian zehar egiten, baita udaran ere. Normalean udarako asteburu guztietan eskaintzen den ekimena da, hala ere, abuztuko beste asteburuetan 'Jolas Inklusiboak familian' izeneko jarduera egingo dute.
Hamar urtetik beherako umeentzat zuzenduta dago, «hori ez dugu esplizituki ezartzen, baina egia da hamar urtetik gorakoentzat errazegia izan daitekeela», zion Larraitzek. «Ume txikientzako eta haien familientzako jarduera erraza, polita eta entretenigarria da eta azkenean parte-hartzaileei oparitxo bat ematen zaie».
Larraitzek haurrak eta familiak bi ekimen hauen parte izatera animatzen ditu, «Arantzazu santutegi edo bista horietaz haratago ere natura ingurune zoragarria da eta natura horretaz beste modu desberdin batean gozatzeko aukera oso erakargarri, atsegin eta goxoa dela esango nieke».
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Getariako itsas parrilla balioan jarri dute | 0 | 10 | 28-07-2026 |
| 2 | Más de medio millar de dantzaris txikis llenarán de folklore euskaldun las calles | 0 | 7.66 | 03-10-2026 |
| 3 | Arantzazu, jolas leku bikaina familientzat | 0 | 9.03 | 22-08-2026 |
| 4 | Herriak larunbatean ospatuko du bere euskal nortasuna aldarrikatzeko jaia | 0 | 8.52 | 24-09-2026 |
| 5 | Tolosako eta Oñatiko Artxiboetan praktikak egiteko deialdia ireki da | 0 | 7.56 | 05-08-2026 |
| 6 | Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 7 | Nahi baino ezin ibili da Onnera Group Aloña Mendi | 0 | 8.48 | 03-10-2026 |
| 8 | 36 centímetros de piedra policromada que son símbolo de fe y vanguardismo | 0 | 8.26 | 07-09-2026 |
| 9 | Bien entrenados y con muchas ganas de fiesta | 0 | 8.19 | 26-09-2026 |
| 10 | Los embajadores infantiles calientan motores | 0 | 5.62 | 20-09-2026 |