Sei hizkuntza gutxitu berri sartu dira online ikasteko aplikazioan
19/02/2026 Actualizado a las 12:28h.
Milioika hiztun dituzten hizkuntzez haratago, munduan milaka hizkuntza gutxitu daude.Euskara horiek artean dago, eta ageria den arren, hiztunek egiten dute hizkuntza bat bizirautea. Ideia hori abiapuntutzat hartuta Drops hizkuntzak ikasteko plataformak sei hizkuntza gutxitu gehitu ditu bere katalogora.Horien artean dago euskara, egipziar arabiarra, galesera edo kymrua, suitzar alemaniera, groenlandiera eta chtia.
Munduan milioika pertsonek hitz egiten dute hizkuntza horietako bakoitza, eta «kultura aberats eta biziak islatzen dituzte, nahiz eta ez dauden hizkuntza ikasteko plataforma nagusietan», adierazten dute plataformako arduradunek, gehituz «hizkuntzak ikasteak ateak ireki ditzakeela uste dugu, mundua esploratzeko eta nortasun, kultura eta komunitatearekin konektatzeko».
Euskararen kasuan, Eustat-en arabera gaur egun milioi bat hiztun baino gutxiago ditu euskarak, eta Unescok hizkuntza 'zaurgarri' bezala kontsideratzen du. Hori dela eta, «hizkuntzaren erronka nagusietako bat bere ezagutza zabaltzean datza», gogoratzen dute. Ildo honetan, arlo digitalean euskararen presentzia handitzea ere beharrezkoa dela adierazi dute, egunero sarean nabigatzen duten milioka erabiltzaileengana gerturatzeko.
Ikasketa plataformak, hizkuntza bakoitzean kontutan izan du zonalde bakoitzean dauden ahoskera bereizgarriak, baita dialektoak eta esamoldeak. Helburua ikasleek eguneroko hizketaldietarako eta egoeratarako prestatzea da, «ez bakarrik hitzen eta esaldien ezagutzarekin, baita kultur-testuinguruaren ulermenarekin, komunikazio esanguratsuagoa lortzeko oinarria dena».
Drops hizkuntzak plataforma Kahoot! enpresako kide da, online ikasketarako plataforma ugari batzen dituena. Jolasean ikasteko aplikazio moduan funtzionatzen du, galdera-erantzunen jokoen bitartez edukiak ikasteko.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Surf Txapelketa Herrikoia datorren larunbatean Gaztetapeko olatuetan | 0 | 10 | 29-09-2026 |
| 2 | Kataluniako ordezkaritza batek Elkar-EKIN Lanean Gipuzkoako gizarteratze eta laneratze eredua ezagutu du | 0 | 9.46 | 25-09-2026 |
| 3 | La inscripción para el nuevo curso de las tertulias en euskera puede hacerse hasta el 16 de octubre | 0 | 8.36 | 22-09-2026 |
| 4 | Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako | 0 | 10 | 04-09-2026 |
| 5 | В чате поддержки приложения Сбера стали доступны консультации на 90 языках | 0 | 20.25 | 06-10-2026 |
| 6 | Liga hasiera onari jarraipena ematen saiatuko dira, bailarako futbol taldeak | 0 | 9.03 | 02-10-2026 |
| 7 | Asteazkenera arte eska daitezke alokairurako dirulaguntzak | 0 | 16.19 | 26-09-2026 |
| 8 | Приложение-установщик TAPK вышло в Google Play | 0 | 10.41 | 02-10-2026 |
| 9 | Chess - Play and Learn Online 4.10.18-googleplay by Chess.com | 0 | 9.27 | 28-09-2026 |