44.ez, urriaren 30ean hasi eta azaroaren 22ra arte antzerkiak eta honekin lortutako egitasmoek hartuko dute Azpeitia
Eli Aizpuru
Azpeitia
09/10/2026 Actualizado a las 15:30h.
Hasi da atzera-kontaketa. Berrogeita laugarrenez, euskara hutsean Azpeitian egiten diren Euskal Antzerki Topaketak hastear dira. Urriaren 30ean hasiko dira, eta azaroaren 22ra arte egungo antzezlan ezagunenak, profesionalak nahiz amateurrak, taularatuko dira. Antzerkia egiteko modu desberdinak, kolore askotariko proposamenak eta publiko zabalari zuzendutako lanak izango dira bertan. Antzerki-zaleek badute, beraz, zer aukeratua.
Egitarau zabala prestatu dute, beste behin, Azpeitiko Udalak eta Kulturaz Kooperatibak elkarlanean, eta bidelagun izan dituzte herriko aktoreak eta mundu honetan diharduten eragileak. Horren berri emateko eta hasierako txapligoa jaurtitzeko, elkartu dira Dinamoa Sormen Gunean Azpeitiko alkate Nagore Alkorta eta Leire Sarasua kultura batzordeburua; Kulturaz Kooperatibako kide Amets Sorazu; eta Koldo Errasti, Santi Agirrezabalaga, Dorleta Urretabizkaia, Idoia Uranga, Elene Arregi eta Peru Segurola aktoreak.
Nagore Alkorta alkateak balioan jarri du Azpeitian antzerkiarekiko eta euskarazko antzerkia bultzatzeko egiten den ahalegina. «Gu oso harro gaude Azpeitian Euskal Antzerki Topaketak egiten direlako. Publikoak erantzuten duelako eta taldeak ere gogoz datozelako. Antzerkia adin-tarte desberdineko publikoarengana helaraztea da helburua, eta hori guztia euskaraz». Gainera, «San Inazioetako programak bezainbesteko arrakasta izan ohi du herritarren artean Antzerki Topaketen egitarauak», azaldu du Alkortak.
Leire Sarasua kultura zinegotzia ere bat dator alkatearekin, eta «lanketa luze» baten ondoren osatu dela programazioa, dio, «proposamen desberdinekin eta antzerkia ulertzeko eta egiteko modu desberdinekin». Sarasuak, edizio honetan, «publiko berriarengana iristea» ere espero du.
Amets Sorazuk egin du programazioaren gaineko begirada orokorra. «Ohiko formatuez gainera, formatu txikiko antzerkiak eta tailerrek ere izango dute tartea, umetatik zaletasuna sortzeko helburuarekin», azaldu du.
Urriaren 30ean hasiko dira 44. Euskal Antzerki Topaketak, 'Desobedienteak 18/98' lanarekin. Tanttaka Teatroak Soreasun taularatuko du lana, 19:00etan.
Azaroaren 1ean, 'Bi baso bat ur' eskainiko du Metrokoadroka Kultur Elkarteak. Horrekin batera, Magma Mia taldearen 'Jo!' taularatuko da Soreasun, azaroaren 5ean (osteguna). Ostegunetan, formatu txikiko antzerkiei tartea egingo zaie, azken edizioetan ohi bezala. Hala ere, zehaztu dutenez, Soreasu antzokian, baina «formatu txikia errespetatuz» egingo dira saio hauek. Modu berean, taularatuko dira azaroaren 12an, ostegunez, 'Heroinaren mina', 'Diamante gordina' eta 'Hegan egiteko gogoa da' lanak ere.
Azaroaren 6an, Lokalak kolektiboak 'Zanbula' eskainiko du, besteak beste.
Kale-antzerkiari edo formatu desberdineko eskaintzari ere egingo zaio tartea. Azaroaren 7an, esaterako, 'Birakolore' lanaz gozatzeko aukera izango da. Zurrunka Teatroaren kale-antzerkia da 'Birakolore', eta Perez Arregi plazan izango da emanaldia, 16:30ean.
Xake Produkzioak-en 'Sidari' lana ere Azpeitian izango da, azaroaren 8an. Irailaren 25ean estreinatu zuten lana Tolosan, eta bira hasi berri dute Xake Produkzioak-eko kideek. «Hogeita hamar urteren bueltan dabilen bikote gazte baten istorioa da Sidari. Interrail bidaia bat egitea erabaki dute Europan zehar. Trenean igotzearekin bat, bikote edadetu oso berezi bat ezagutuko dute. Harremanei buruzko komedia bat da. Zer da bizitzako bidelagun bat izatea?», galderaren inguruan hausnartzeko balio dezake obrak», aurreratu du Kepa Errasti lanaren egile eta aktoreak.
'Rigor Mortis' da Topaketetan izango den beste lanetako bat. Aurkezpenean izan da lanaren egile Dorleta Urretabizkaia. Azaroaren 15ean izango da lana ikusteko aukera, Soreasun, 19:00etan. «Aitona ahoa zabalduta hil da. Rigor Mortisa saihesteko ahaleginean, familiako sekretuak aireratzen hasiko dira. Familiaz, harremanez eta sekretuez ariko da endreduzko komedia hau», azaldu du Urretabizkaiak.
Antzerki Topaketen 44. edizioari azaroaren 22an emango zaio amaiera Idoia Urangak zuzendutako 'Ama begira zazu' antzezlan ezagunarekin.
Obra duela 30 urte estreinatu zen, eta Euskal Herri osoko aretoak puntaraino bete zituen. Jose Ramon Soroizek, Mikel Garmendiak, Kontxu Odriozolak eta Elena Iruretak antzeztu zuten lan haren «omenaldi xume bat» egin nahi izan du Idoia Uranga zuzendari azkoitiarrak, «moldaketa batzuekin baina umorea errespetatuz», aurreratu du.
SarrerakProgramazioaren eskuorria etxez etxe banatuko da. Horrez gain, www.antzerkitopaketak.eus atarian ikus daiteke egitarau osoa. Sarrerak ere antzerkitopaketak.eus eta kulturaz.eus atarietan dagoeneko eskura daitezke.
Formatu desberdinetan taularatuko diren obrez gainera, 44. Euskal Antzerki Topaketek antzerkiarekin lotutako bestelako jardunak ere izango dituzte, hala nola, Itzal Txotxongilo Laborategia (azaroaren 2tik 6ra, Betharram aretoan), txotxongilo-tailerra (azaroaren 7an, Dinamoan) edo Munstro Eszenikoaren tailerra (azaroaren 21ean, Dinamoan). Horiekin batera, Eskola Antzerkiaren beste edizio bat ere egingo da, azaroaren 9tik 13ra.
Herri desberdinetako antzerki-eskoletako kideek euren lanak plazaratuko dituzte Soreasu antzokian. Horietako bat da Azpeitiko Antzerki Taldearen 'Supers' lana. Alaitz Olaizolak eta Santi Agirrezabalagak gidatzen dute eskola. Agirrezabalagak azaldu bezala, «herrian dagoen harrobia oholtza gainean ikusteko» parada eskaintzen du Eskola Antzerkiak.
Elene Arregi eta Peru Segurola dira 'Supers' laneko aktoreetako bi, eta beraientzat «aukera paregabea» da Euskal Antzerki Topaketetan parte hartzea. Ikasturtean zehar lana nola egiten duten azaldu dute, eta taularatuko duten antzezlanean «bukaeran, mezu bat jartzen» saiatuko dira.
Azpeitiko Antzerki Taldeko kideek 'Bum!' eta 'Harria' lanak taularatuko dituzte 'Supers' obrarekin batera. Horiez gainera, Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeko aktoreak, Errezilgo San Martin eskolakoak eta Amezketako Zumadi ikastetxeko antzezleak izango dira Soreasun Eskola Antzerkiko programazioa osatzeko.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Zesta-puntako goi mailako jokalariek jokatuko dute bihar, zapatuan, Elgetako frontoian | 0 | 10.36 | 11-09-2026 |
| 2 | 'Animalia basatien aztarnen bila' jarduera eskainiko du Azpeitiko Ekoetxeak | 0 | 7.66 | 27-08-2026 |
| 3 | Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 4 | Margolariak Oñatiko kaleetan izango dira domekan | 0 | 10.42 | 25-09-2026 |
| 5 | Salbatore Eskupilota Txapelketa abiatu du Gure Txeru Elkarteak | 0 | 13.31 | 01-07-2026 |
| 6 | Batbatean jaialdia 2027ko maiatzaren 7an eta 8an itzuliko da Gasteizera | 0 | 11.8 | 01-10-2026 |
| 7 | El Campeonato de Euskadi de Motos de Agua 2026 se disputa este sábado en aguas de la localidad | 0 | 10.31 | 18-09-2026 |
| 8 | Abren este jueves las inscripciones para la 25 edición de la San Silvestre de Azpeitia | 0 | 10.94 | 30-09-2026 |
| 9 | Azoka, Intxortako igoera, patata-tortilla lehiaketa, eta kontzertuak zapatuan | 0 | 10 | 17-09-2026 |
| 10 | 'TerminUs: Aldaketaren Escape Boxa', Azpeitiko Ekoetxean | 0 | 13.78 | 19-08-2026 |