Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

«Giro ederra eta salmenta polita» asteburuan egindako Artisau Azokan

Дата публикации: 05-10-2026 19:10:14

Jende ugari gerturatu zen herriko artisauen lanak ikustera eta Txisteratik ekimenarekin bat egiteak «publikoa erakarri zuen»

Основное содержимое страницы с новостью.

Eli Aizpuru

Azpeitia

05/10/2026 Actualizado a las 21:10h.

Artisau Mahaiak eta Artiekin elkarteak antolatuta, artisau azoka egin zen Azpeitiko plazan pasa den larunbatean eta antolatzaileak «oso gustura» agertu dira herritarren aldetik izandako harrerarekin. «Goizetik jende ugari ibili zen postuetan eta salmenta ere ona izan zen, beraz, oso balorazio ona egiten dugu».

Antolatzaileek hala erabakita Kulturazeko kideekin adostuta zehaztu zuten hitzordua, Txisteratik magia egitasmoarekin bat, eta aipatzekoa dela adierazi dute, «horrek ere jende asko erakarri batzuen gurera», esan dute.

Bestalde, eguraldia lagun izanak ere hitzorduari beste disdira bat eman zion, izan ere, «justu dena jaso genuen unean egin zuen euritara eguraldiak eta horrek ere gure alde jokatu zuen», esan dute antolatzaileek.

Azpeitiko Artisau Mahaiak eta Artiekin artisau elkarteak antolatu zuten azoka, udalaren laguntzarekin. Denera, 21 artisauk jarrizituzten postuak plazan. Honakoak izan ziren: Aldaxka, Ametsen Txokoa, Amuki, Arroxa zeramika, Belargi, Belarri-Tako, Breuvery Land, Harri Hari, Ibon Elorri, Kirei bitxiak, Kiribil, Kiribilak, Kohpao Studio, Kosta itsas egurrak, Maik Bags, Mairi, Magnolia, Marabina, Miara, Oihele eta Sualma izan dira postuak jarri dituztenak.

Hurrengo Artisau Azoka abenduaren 19an egingo dutela aurreratu dute herriko artisauek eta data horretara begira eta Gabonak ere gertuan izanda, «herritarrak erosketak bertan egitera» animatu dituzte.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1'Igarako Errota: ura elikagai bihurtuz' tailerra esainiko dute larunbatean09.3413-08-2026
2«Flamenkoa eta pop rocka nahastea lan arriskutsua da»08.5212-09-2026
3Azken izpiak, momentuz01006-10-2026
4Aritz Galarragak 'Izan gizona' saiakera literarioa aurkeztu du08.9810-09-2026
5Arte Ederren Museoak eraikinaren sustrai esklabistak aitortu ditu 'Arrastoa' eskulturarekin09.3805-10-2026
6Argazkiak aurkezteko epea zabalik, Mendizale Asteko lehiaketarako024.7919-09-2026
7Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak01031-08-2026
8Jai-giroa nagusi Buruntzan, auzoko festen harira015.2618-08-2026
9Galtzakomik euskarazko komikien lehiaketa martxan da09.0328-09-2026
10Etxebizitzarekin negozioari ez! Etxebizitza-parke publikoa denontzat017.1419-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.22. Источник: www.diariovasco.com.