Egape Dantza Taldearen dantza saioa, Xoxoka eta Poxta Zaharren arteko herri kirol desafioa eta sagardo dastaketa izan dira gaur
Erea Cobas
Urnieta
11/10/2026 Actualizado a las 19:29h.
Xoxokak sekulako giroarekin agurtu dituen gaur, astelehenean hasitako jaiak, Egape Dantza Taldearen emanaldiarekin, herri kirolekin eta sagardo dastaketarekin. Urnietako ikastolako dantza taldeak eman dio hasiera jaietako azken egunari, DBH 2., 3. eta 4. mailako neskek egindako dantza saioarekin. Eguraldi ona lagun, ehun bat herritar gerturatu dira eguerdiko 12:00etan emanaldia ikustera. Eguzkia nagusi izan bada ere, hotz pixka bat egiten zuen, baina dantzariak berehala berotu dira lehen pausoak ematen hasi orduko. Bost edo sei dantza eskaini ondoren, amaitutzat eman dute emanaldia eta txalo zaparrada batekin agurtu dituzte ikusleak.
Dantza bukatu arren giroak ez du behera egin; izan ere, haietako asko Adarra jatetxea gerturatu dira zerbait hartzeko asmoz eta arratsaldeko ekitaldietarako indarrak hartzeko. Betidanik elkar anaitasuna erakutsi dioten arren, aurkariak izan dira urnietarrak eta xoxokarrak arratsaldean lehiatutako desafioan. Herri kirolak arratsaldeko 18:00 hasi baitira ere, 17:30etako plaza jendez lepo zegoen jada eta bi taldeetako kideak beroketa-ariektak egiten hasiak dira.
Xoxokako taldeak eta Poxta Zaharrek hamarna parte-hartzaile izan dituzte, hiruna gaztetxo lagun zituztelarik. Bi taldeek hainbat probatan neurtu dituzte indarrak, eta lehia estua izan da hasieratik amaierara.
Parte-hartzaile gehienentzat ez da erronka makala izan; izan ere, ahalegin fisiko handia egin behar izan dute probak gainditzeko. Larunbat gauean Itzal erromerian eta DJ Dreamsen musikarekin gogotik gozatu ondoren, gaurkoan ere ez dute indarrik falta izan, nahiz eta nekeak agerian utzi duen jaietako azken eguneko erritmoa ere gogorra izan daitekeela. Bi taldeek gogor jardun dute, eta lehia bizia izan zen hasieratik amaierara, baina azkenean Xoxokak irabazi zuen.
Lehiakortasuna alde batera utzita, sagardo dastaketari ekin diote bi taldeek. Hainbat sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera izan dute bertara gerturatu direnek, eta Iruzta taldeak musikaz girotu duen arratsaldea. Jaiak amaitzear baziren ere, giroak ez du behera egin; izan ere, bertaratutakoek jaietako lehen eguneko energia eta gogoa mantentzen dituzte oraindik.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | «El txupinazo es un reconocimiento» | 0 | 7.35 | 27-05-2026 |
| 2 | Jone Arriaranek eta German Aranburuk beste bi txapelketa irabazi dituzte | 0 | 9.38 | 18-08-2026 |
| 3 | Tres urnietarras en la jornada de herri kirolak vivida en San Juan Plaza gracias al campeonato de aizkora Rural Kutxa | 0 | 7.35 | 20-05-2026 |
| 4 | Agirrezabalak eta Matxin III.ak aurrera jarraitzen dute Nafarroako txapelketan | 0 | 9.22 | 25-08-2026 |
| 5 | Giro ederrean ari dira ospatzen Sagardoaren Eguna Elgetan | 0 | 6.14 | 19-09-2026 |
| 6 | Danborrek astindu ziztuzten sanmielak | 0 | 10 | 27-09-2026 |
| 7 | Andoni Galarraga gogoan izan dute Keta Babyauto, Zestoa eta jokalari ohiak | 0 | 5.8 | 31-08-2026 |
| 8 | La dantza protagonista tras el txupinazo de ayer | 0 | 10 | 29-05-2026 |
| 9 | Gaztetxoak ireki dituzte Salbatoreak | 0 | 10 | 05-08-2026 |
| 10 | Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak | 0 | 10 | 31-08-2026 |