Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Pobrezia egitura-arazo

Дата публикации: 29-09-2025 15:42:33



Основное содержимое страницы с новостью.


Ikasturtea hasi da eta, bapatean errutinaren monotonian eta egunerokotasunean murgildu
gara. Badirudi oporretako eguzkia desagertu bezain pronto, gure arreta guztia lanera, eskolara
eta eginbeharrekoetara bideratu dugula.
Baina ezin dugu ahaztu udan zehar gertatu diren istilu eta gatazkak, askotan diskurtso politiko
eta mediatikoengatik gehiagotuak gainera.
Eta ezin ditugu ahaztu, arrazakeria, xenofobia eta aporofobia tamalez bukatzen ez direlako
udararen bukaerarekin.
Ikasturtero, egunero, antzeko egoera gogaikarrien testigu izaten jarraitzen garelako. Jarrera
txarrak, ezezko keinuak, mespretxuzko begiradak... gure hiri eta herrietako bazter guztietan
ikus ditzazkegu.
Eta, noski, guzti horren aurrean gure buruari esaten dioguna beti berdina da, lasaigarria: "Hori
besteen arazoa da," "nik ez dut inor gaizki tratatzen," "nik ez dut guzti hori sufritzen," "guzti
hori ez da nire erantzukizuna..."
Baina, sentitzen dut, zoritxarrez gauzak ez dira horrela. Ustezko lasaitasun hori ilusio
arriskutsua besterik ez da.
Pobrezia, gizarte bazterketa eta desparekotasunak ez dira zori txarreko pertsona bakar bati
gertatzen zaizkion egoera puntualak. Ez dira kaltetuen arazo pertsonalak. Gure gizarte
egituraren ondorio zuzenak, sakonak eta onartezinak dira.
Horregatik, arazoa egituraz sortutakoa bada, konponbideak ere egituratik etorri behar du eta
hori soilik guztion konpromisu aktiboarekin lortuko da.
Arazoa ez delako bere pobrezia, arazoa gure aporofia da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.

Bazkidetu zaitez!

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
10024-10-2018
20026-10-2018
30016-02-2026
40016-02-2026
50016-02-2026
6Экономия0020-07-2026
7RENDA OCULTA0002-03-2026
8RENDA OCULTA0002-03-2026
9RENDA OCULTA0002-03-2026
10 Empresas públicas, bajo lupa 0527-06-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 0. Источник: euskalerriairratia.eus.