Etxeko langileak kalera atera ziren atzo Etxeko eta Zaintzako Langileen Nazioarteko Egunean. Euren ahotsa entzunarazi eta euren eskubideak eta aldarrikapenak erdigunean jartzeko baliatu zuten. Iruñeko udaletxeko plazan egin zuten elkarretaratzea.
Etxeko lanak egiten dituzten edo zaintzan aritzen diren pertsonek, emakumeak ia %100ean, gogoan izan dute egiten duten lanak bizitzari eusten diola. Adineko pertsonak eta haurrak zaintzen dituzte, etxeak garbitzen dituzte, eta milaka familiak bere egunerokotasunarekin jarraitu ahal izatea ahalbidetzen dute. Hala ere, nahiz eta euren lana funtsezkoa izan, sektore ikusezin eta prekarizatuenetako bat izaten jarraitzen du. Euren lan-kontratuetan (horrelakorik badute) jasoak ez diren eginbeharrak ere aurrera eramaten dituzte, inongo aitortzarik gabe. Aski da esateko atera dira kalera: aski da diskriminazioari, bazterketari eta ikusezin izateari.
Lan baldintza bidezkoak, eskubide argiak eta benetako babesa bermatuko dituen hitzarmen kolektiboa eskatu dute. Gutxieneko soldata propioa, zaintzaren balio soziala eta ekonomikoa aitortzen duena eta duintasunez bizitzeko aukera ematen diena. Horretarako beharrezkoa da gobernuen borondate politikoa eta baita ere eragile sindikalen erantzukizuna, etxeko langile horientzat hitzarmen kolektibo bat lortzeko. Errealitatea argia delako, haiek gabe bizitza ez da mantentzen.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Ozen entzun dira euskararen aldeko taupadak Amurrion | 5 | 7 | 14-06-2026 |
| 2 | Finalerdiak, goitik | 0 | 10 | 27-02-2026 |
| 3 | Skapaie Elektrotxarangien doinuak pizgarri | 0 | 9.18 | 19-07-2026 |
| 4 | Garraiolariek greba deialdiak atzeratu dituzte | 0 | 5 | 17-12-2025 |
| 5 | "Zibersegurtasuna enpresa txiki zein handien erronka eta beharra da" | 5 | 7 | 09-06-2026 |
| 6 | 'Udaberriak saria dakar Alde Zaharrean', kanpaina martxan jarri dute saltokiek | 5 | 7 | 14-04-2026 |
| 7 | "Sarbil inguruan ez dugu plaka fotoboltaikorik nahi" | -2 | 7 | 12-12-2025 |
| 8 | Errenta aitorpenean helburu sozialetarako laukitxoa markatzeko dei egin dute 170 entitatek | 0 | 5 | 22-04-2026 |
| 9 | Irati Azkoiti (Texartu): “Oihal naturalak erabiltzen ditugu iraunkortasuna eta kalitatezko arropa eskaintzeko” | 0 | 5 | 09-01-2026 |
| 10 | Испания переводит в Кувейт часть своих войск, дислоцированных в Ираке | 0 | 0 | 08-01-2020 |