Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

'Mikele' dokumentala aurkeztuko dute ostiralean, Iruñean

Дата публикации: 04-06-2019 14:20:09

Golem Baionan pantailaratuko dute, 20:00etan, IPES elkartearen nazioarteko erakusketaren barne. Ekhiñe Etxeberria zuzendari nafarrarekin mintzatu dira Irrintzi Plazan.

Основное содержимое страницы с новостью.

Ekainaren 7tik 14ra izanen da IPES elkarteak antolatutako Zinemaren eta emakumeen 33. Erakusketa Internazionala. Mikele dokumentala izanen da eskainiko den lehenengoa. 

Mikele 16 urteko neska gazte bat da, transexuala, Uharten bizi dena, Nafarroan. Gaztearen izena izenburu duen dokumental honetan, bere trantsizio-prozesuaz hitz egiten du, naturaltasunez, eta, adierazten duenaren arabera, familiaren eta lagunen babesa funtsezkoa izan da prozesu horretan.

Ekhiñe Etxeberriarena da filma (Nafarroa, 2018, 45'). Hainbat sari eskuratu ditu: Caracola Alcances film ertain onenaren saria, Cadizko “Alcances” Zinema Dokumentalaren Jaialdiaren 50. edizioan (2018); film ertain dokumental onenaren saria, Bartzelonako Premio Festival de Cinema i Drets Humans jaialdian (2018); eta aipamen berezia, Documenta Madriden (2018) eta Alcancesen, Docmaren aldetik (2018).

Ekhiñe Etxeberria zuzendari eta gidoilari nafarrak Zinemako eta Bideoko Goi Mailako Gradua eta Zinematografiako Gradua ikasi zituen, espezializazioa dokumentalen zuzendaritzan eginez. Mikele, hain zuzen, gradu amaierako lana izan da.

Dokumentala proiektatzeaz gain, hizketaldia eginen da.Gonbidatuak: Ekhiñe Etxeberria (zuzendaria), Mikele Grande (dokumentalaren protagonista) eta Pilar Miqueo, doktorea Psikologian, sexologoa, aditua generoan eta Nafarroako Gobernuaren Nafarroako transexualei laguntzeko eta arreta emateko gidaliburua gidaren egilekidea.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Euskarazko Wikipedian astronomiari lotutako gaiak hobetzeko zikloa, Iruñeko Planetarioan0516-10-2018
2Euskal abesti ezagunen bertsio koralak, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko0517-01-2019
3Iker Oiz: "Zaurgarriak garenaren froga da Zauria(k) dokumentala"0511-02-2019
4Abian da 'Nafar hegoaldeko uzta' eskuratzeko kanpaina0514-03-2019
5Emakumeen Etxetik zuzenean aritu gara0517-10-2019
6Abel Barriola eta Mikel Idoate, astelehenero Euskalerria Irratian0504-10-2021
7Literatura beltza mintzagai euskaraz bihar Iruñea Beltza ekimenean0524-01-2019
8Irrintzi Plaza 2020-10-150115-10-2020
9Atarrabiatik egin dugu Irrintzi Plaza saioa0514-02-2019
10Nafarroako memoria historikoari buruzko saioa estreinatuko du gaur Hamaika telebistak0529-04-2019

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: euskalerriairratia.eus.