Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

AEKko Iruñezar euskaltegitik egin dugu Irrintzi Plaza saioa

Дата публикации: 12-12-2018 17:28:41

AEK euskaltegiko irakasle berri eta ohiak, egungo ikasleak, Urko Aristi kazetaria eta Albaro Arteta eta Javier Lopez Jaso musikariak izan ditugu gurean zuzenean. 

Основное содержимое страницы с новостью.

Euskal kazetaritza eta euskaltegiak gerturatu ditugu beste behin. Baina gu izan gara mugitu garenak oraingoan. Iruñeko AEKko Iruñezar euskaltegitik egin dugu Irrintzi Plaza. Ederki ongi hartu gaituzte gainera, pastak eta guzti!

#30Urte, eta gurekin ospatu nahi izatea ohorea. Zorionak! pic.twitter.com/RQxC5CY4Nk

— irunerriko aek (@irunerrikoaek) 12 de diciembre de 2018

Iruñezar euskaltegiko Jabi Tejedor eta Nafarroako AEKko arduradun Xabi Gartziarekin AEKz eta egungo egoeraz aritu gara solastean. Gero eta gertuago dugu 21. Korrika. Asier Biurrun Nafarroako Korrikako koordinatzaileak datorren edizioaren xehetasun guztiak eman dizkigu. 

@fm983irratia Iruñezar @AEK_eus euskaltegitik ari da zuzenean, plazer bat! #KORRIKA solasgai eta bestelakoak #klika pic.twitter.com/ioB6IDKiMf

— Xgartzia (@Xgartzia) 12 de diciembre de 2018

Atzera begira ere jarri gara. AEKko beteranoen tertulia osatu dugu horretarako. Anatxo Manzanos, Alixi Urrestarazu eta Jabi Tejedor aritu dira Reyes Ilintxetarekin batera beraien hasierako uneen eta anekdoteen inguruan solasean. 

@euskaltegia-ko beteranoak orain Irrintzi Plazan. @irunerrikoaek-tik zuzenean!! pic.twitter.com/9OVOzhcKZD

— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) 12 de diciembre de 2018

Euskal kazetaritza euskaltegietara gerturatzeko, Urko Aristi kazetaria gonbidatu dugu saiora. Haren ibilbideaz aritu da hizketan. 

@uaristi euskara eta kazetaritzari buruz #IrrintziPlaza-n! pic.twitter.com/T4z81ZqwDm

— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) 12 de diciembre de 2018

Zuzeneko musikarekin osatu dugu saioa. Alberto Arteta saxofoi jotzailea eta Javier Lopez Jaso akordeoilaria izan dira saioari soinu banda jarri diotenak.

Alberto Artetak eta Javier Lopez Jasok zuzeneko musika ekarri digute gaurko saio berezi honetara. AEKko Iruñezar euskaltegitik zuzenean! pic.twitter.com/sSpMxR9SYH

— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) 12 de diciembre de 2018

Ikasleei ere eman nahi izan diegu hitza. Alacanteko Cesar, Italiako Paola eta Martzillako Martaren bizipenak ezagutu ditugu. Amaitzeko, irrintzi mirrintzi lehiaketa ere egin dugu, eta sari bat edo beste eskuratu dute. Zorionak!

Paola,Cesar eta Marta,Italia,Alacant eta Marzilla hurrenez hurren.
Ikasleen tartea #IrrintziPlaza.n
Bikain @fm983irratia.ko mikrofonoen aurrean.
Biba zuek! pic.twitter.com/9NcaqnoIZj

— irunerriko aek (@irunerrikoaek) 12 de diciembre de 2018

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Kasu! talde iruindarrak disko berria kaleratu du0530-05-2019
2Larra Bideak, Iñaki Larraiozen bakarkako proiektu berria0521-03-2019
3Irratsaio berezia egin dugu Barañaindik 0518-10-2018
4Euskal abesti ezagunen bertsio koralak, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko0517-01-2019
5Korrikaren hasiera, zuzen zuzenean0504-04-2019
6Irrintzi Plaza 2020-10-160216-10-2020
7Irrintzi Plaza 2022-02-010101-02-2022
8Irrintzi Plaza, 'Paperezko altxorrak' erakusketatik0528-02-2019
9Irrintzi Plaza 2022-03-090209-03-2022
10Irrintzi Plaza 2021-11-220522-11-2021

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: euskalerriairratia.eus.