Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Dani Martirena: "Eskuartean duzunean beste pisu bat hartzen du liburuak"

Дата публикации: 23-10-2018 16:18:12

2018ko Etxepare Saria jaso duen Cosimoren katiuskak liburua argitaratu berri du Pamiela argitaletxeak. Dani Martirena legasarrak idatzi du eta Iruñeko Ana Ibañezek egin ditu ikustrazioak. Dani Martirena bera eta Pamielako Pello Elzaburu editorea izan dira Irrintzi Plaza saioan.

Основное содержимое страницы с новостью.

Cosimo eta parke txiki bat dira protagonistak. Cosimok zuhaitz batean eraiki du etxola, eta hortik inguruari erreparatzen dio. Egileek Italo Calvinoren Il barone rampante liburu ezagunaren erreferentzia erabili eta gaurkotu dute, Cosimo haurrari baliabide berriak eman dizkiote eta, gizartean kokatuz, edertasunaren aldarrikapena zabaldu dute. Pozik da Dani Martirena liburuarekin: "Itxaropenez, ea ze bide egiten duen Cosimok".

"Gogoetarako kontakizuna" dela azpimarratu zuen epaimahaiak Etxepare Saria ematerakoan: "Cosimoren katiuskak liburu indartsua da bai testuan baita ilustrazioan ere, aberatsak dira bi lengoaiak. Teknikoki ausarta, guztiak du zeresana, eta horregatik eskaintzen du irakurketa ugari; arriskatzen duen obra bat da, euskal idazle eta ilustratzaileen maila ondo baino hobeto erakusten duen". Hala uste du Pello Elzaburu editoreak ere. 

Etxepare 2019 sariketa abian

Haurrendako bilduma ilustratuen Etxepare sariketaren 2019ko ediziora aurkezteko epea irekita dago 2019ko maiatzaren 17ra arte. Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira. Lehiaketan bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean parte hartu ahal izanen da.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Egile Berrientzako Euskarazko Literatur Lehiaketan bi lehenengo sari eskuratu ditu Nerea Balda idazleak0520-12-2018
2Irrintzi plaza 2018-11-050505-11-2018
3Irrintzi Plaza, 'Paperezko altxorrak' erakusketatik0528-02-2019
4Dani Sanz madrildar euskaldunak bere lehen eleberria aurkeztuko du0513-03-2019
5Literatura beltza mintzagai euskaraz bihar Iruñea Beltza ekimenean0524-01-2019
6Onintza Irureta: "Borroka feministaren eredu da Bizkaiko egoitzetako greba"0511-03-2019
7Lucia Baskaran: "Emakumeen arteko adiskidetasuna erresistentziarako modu bat da"0518-06-2019
8Zientzia fikziozko telesailen ibilbide feminista bildu dute 'Sci-Fem' liburuan0510-04-2019
9Leire Rubio: "Ez diogu gure buruari gaizki egoten uzten"0503-06-2019
10Lehen emakume bidaiaria Oñatitik pasatzen da Maite Lopez las Heras idazlearen eleberrian08.8925-07-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: euskalerriairratia.eus.