Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

CNTko militantea eta Xalbador bertsolaria

Дата публикации: 21-05-2018 13:47:16



Основное содержимое страницы с новостью.

Agur. Jovino Fernandez Ezkabako presoen ihesaldiko bat izan zen. Leongo
CNTko militante horrek ihes egitea lortu zuen Nafarroako alde batetik
bertzera.
Aurreko egunean Jovino Fernandezen alaba agurtu ahal izan nuen eta
entzun nion ez gaudela gerran bezain gaizki, baina Jovinoren borrokaren
arrazoiak ez direla gehiegi aldatu.
Sorogainen hitz horiek hausnartu eta gero, Urepelera joan nintzen lagun
mendizaleen bila. Izan ere, kuadrillako zenbait lagun bi egunez ibili dira
Ezkabako gotorlekutik Urepeleraino: lagunek gerra zibilean ihes egin zuten
presoen ibilbidea egin dute. Bertze lagun batzuk haien bila joan ginen
autoz, etxera bueltan ekartzeko. Aipagarria da iheslarien bidea ederra dela
eta ongi markatua dagoela: gomendagarria zeinahi mendizalerendako.
Oihan eta zelai ederrak, erreka saltokariak eta txorien kantu zoragarriak
aditu ahal izan ditugu egunotan. Horrez gain, jende xaloa ezagutu eta
otordu ederrak egin ditugu. Halere, bidean ikusi ahal izan dut Nafarroako
zenbait egoera desberdin; hala hemen nola mugaz bertzaldean.
Baten batek erranen luke mugak bereizten dituen lurraldeek arras egoera
desberdinak dituztela. Hori ukatu gabe ere, erantzunen nioke, euskaraz
eginez, etxekoago sentitu naizela hala hemengo aldean nola mugaz
bertzaldean.
Txorien kantuen lelo argiak entzun ditut, bai eta Xalbador bertsolariaren
etxaldea ikusi ere; une batez irudikatu ditut Jovino Fernandez eta
Urepeleko artzaina elkarrekin eta, berriz ere, Xalbadorren hitzak gogoratu
ditut: "ez behe eta ez garai", Euskarak Nafarroa batzen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.

Bazkidetu zaitez!

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1June Etxebe eta Saioa Zurbano. Herri kirolak. 0509-10-2018
2Helene Alberdi eta Aitziber Urkiola kirolariak0115-05-2018
3Ramon Albistur, Mikel Taberna eta Esther Carrizo0023-05-2018
4JanGela ekimenak eskoletako jantokiak eraldatu nahi ditu0513-02-2019
5Idi gurdiaren soinua protagonista Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan0511-04-2019
6Berriozarko ahots isilduak bildu dituzte 'Gari gorria' dokumentalean0512-03-2019
7"Euskal txerria berreskuratzen ari da Oihane Rodrigo"0511-06-2019
8Saharako haurrak hartzeko familien bila dabil ANAS elkartea0526-03-2019
9‘Enkarguz’ kantuak sortuko dituzte Andoni Egañak eta Xabier Zabalak, Mendillorrin0507-03-2019
10"Etxaurin oso maitatua izan zen Romana de Basterra emagina"5704-06-2019

Классификация: Информация. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 0. Источник: euskalerriairratia.eus.