Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Bainak, baratzean

Дата публикации: 09-01-2018 19:05:02

Urte berriarekin batera grafitti bat agertu zen Berriozarko bus geltoki batean: “Berriozar apesta!!! Putos vaskos.” Vaskos “v” eta “k”-rekin idatzita, bide batez esanda. Eta ikur faxista marraztua, gurutze gamatua.
 
 

Основное содержимое страницы с новостью.

Berriozarko lagun batekin kontua komentatu eta esan zidan “baina hori segur aski mozkor batek egina da”. Eta bai, segurki hala izanen zen... Mozkorra bai, baina oso fatxa.

Esaldia adbertsatiboekin –baina bezalako partikula adbertsatibo duten esaldiekin– oso gauza bitxia gertatzen da zeren esaldien hurrenkera aldatuz ere esan daiteke: “Fatxa hutsa da, baina mozkorra!”. Baina horrek zama kentzen dio, arintzen du hasierako baieztapenaren indarra. Eta ez da ber gauza esatea “Mozkorra da, baina fatxa hutsa!”

Batzuk ikaragarri fatxak dira, faxista hutsak, eta euskaldunon kontrako irainak gehiegitan irentsi ditugu. Beti harritu nau euskaldunok gure kontrako mezu iraingarriak eta laidogarriak irensteko erakusten dugun gaitasunak. Urte berri honetan gehiago ez irensteko zina egin diot neure buruari, eta Euskalerria Irratiko entzuleei euskaldunok irainak irensteko dugun gaitasun ikaragarriaz hausnartzeko eskatzen diet.

Batzuk fatxa hutsak dira. Bainarik ez; bainak, baratzean!

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Basalgoko jaietan ateratako argazkiak08.3425-07-2026
2Susana Aristu, Harilan0528-11-2017
3Mikel Elizalde (autobus gidaria): “Billabesetan ez dago segurtasun neurri askorik, ez gidarientzat, ezta erabiltzaileentzat ere”-2617-04-2020
4Amaia Iraizoz, Ameriketara joandako aetzen inguruko tesia0508-02-2018
5Animalia basati batzuk, nahita mozkortzen al dira?0527-09-2016
6Luis Urzainki: Larzabal mendia0530-11-2017
7«Zaila da urdaiazpiko tortilla txarra egitea. Zailagoa da kroketa on bat egitea»0516-06-2026
8"Hiru clown oso clown dauzkate; zenbaki oso onak, kalidade oso handia dago"6730-06-2026
9EuskarAbentura, Beñat Garaio eta Areta Lorea0005-02-2018
10Mitxoletak7627-05-2026

Классификация: Общество. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: -5. Информативность: 5. Источник: euskalerriairratia.eus.