Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Kikildu gabe

Дата публикации: 11-12-2017 16:51:18



Основное содержимое страницы с новостью.

Harrikoa erdizka utzita, atea kolpekatuz atera zara kalera, herriak entzun zaitzan. Zure oihuekin danbada batez ireki dituzu etxe gehienetan itxiak zeuden leihoak, zure oihuekin ohartarazi dituzu herritar isilak, eta gutxinaka-gutxinaka hitz egiten hasi dira. Ateak ireki egin dira, eta beharbada, herriko alkateak kaleen zabaltze prozesua martxan jarri beharko luke ez baikara guztiak kabitzen.

    Zure oihuen miresle dira, konta iezaiezu  eguna, bere begi lainotsuei zuzen begiratu diezuenean, begirada jaitsiarazi gabe, kikildu gabe. Ubelduren kolore aldaketen prozesua ondo ikasita izanak kobazulotik ateratzeko indarrak eman dizkizuenean, eta behingoz, behingoz, bere itzalaren menpetik atera zarenean, eskuak eusten zizkizun eskuburdinak hautsi eta hainbeste urte ondoren eguzkiarekin berriz topo egin duzunean.

    Konta, konta  iezaiezu nola “birbihurtu” zaren emakume.

Laura Urdin

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Has gaitezen!0021-11-2017
2Tik- tak0015-11-2017
3Jokin Kanpion 'Mugak gaindituz'0009-04-2018
40024-10-2018
50026-10-2018
6Txikia osorik0023-01-2018
7Кiкла зрадниця-10122-06-2026
8Sisifo askatu0017-04-2018
9Bi pauso ezkeralderantz emanda 0030-10-2017
10Suakai0006-03-2018

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 0. Источник: euskalerriairratia.eus.