Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Bizi, bizi

Дата публикации: 31-10-2017 17:09:56



Основное содержимое страницы с новостью.

Egun guztiek dituzte bere hildakoak eta hildako guztiek bere eguna. Santuena ez ezik, guztiena ere bada biharkoa. Guzti horrek ez die aparteko ekarpenik egiten santuei, baina, tira, hil ala biziko kontua ere ez da eta bego dagoen-dagoenean.

Pentsatu al duzue zuek ere izango duzuela eta izango dela etorkizun hurbil edo urrunxeago batean izango zaituzten egunen bat? Uda beteko egun oskarbi batean irudikatzen dut nik neurea, adinean sartuta, baina nahi baino urte gutxiagorekin, kristo ondorenak XXII. mendea bete aurretixe, 2098ko abuztuaren 8an edo. Inora joan, inork eraman, ezerk jo beharrik gabe, hil egin nahi nuke, besterik gabe, hil. Ni agurtzeko ez nuke pinurik egurtzerik nahi, ezta niri emateko lurrari lurra kentzerik ere. Eta loreak, aukeran nahiago ez, hildako bat koroatu aurretik bai baita nor eta zer udaberritu, eta nik ez dut ez koro ez abesbatza beharrik. Ele ederren bat eskertuko nuke, nire iloba edo, eta inguruan Batxillergoan nirekin euskara suspenditu zuen ikasleren bat gitarra eta guzti nerabezaroko oroitzapenak malkoz erregadiatzen, ...orain itsasoa gara...Eta gero? Batek daki, tira, batek baino gehiagok jakingo dute, baina guk ez daukagu jakiterik zenbatek dakiten eta dakitenek zer dakiten. Ikusiko dugu, edo ez. Tira, berdin dio. Nori dio berdin? Guri ez. Gu heriotzak ez, gu hiltzeak beldurtzen gaitu. Hiltzeak eta mailuak.

2098ko abuztuaren 8a. Asteguna bada ere, lasai, ordurako jubilatuta egongo baitzarete, lan egiteko baino lana emateko hobeak. Eguerdiko hamabietan Mandubiko Bentan. Apuntatu agendan. Bazkaria nire kontura. Gonbidatuta zaudete. Zuek ere badaezpada erreserbatu zuen eguna, eta bitartean bizi. Bizi, bizi.

Ekaitz Goikoetxea

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1¿Quiénes somos nosotros?0013-07-2026
20024-10-2018
30026-10-2018
4Bizitzen hasi daitezen0021-02-2018
5Has gaitezen!0021-11-2017
6Erne0015-03-2018
7Berezi egiteak merezi du0020-11-2017
8Bi pauso ezkeralderantz emanda 0030-10-2017
9Ez bilatu arrazoirik0022-10-2018
10Looking for our third0022-06-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 0. Источник: euskalerriairratia.eus.