Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

"LEYUAD, bertsoen putzurako bidaia bat" filmaz, bi hitz

Дата публикации: 24-10-2017 16:58:50



Основное содержимое страницы с новостью.

Leyuad filmak Saharako kultura du gai nagusia, eta bidaia fisikoa ez ezik garrantzitsuagoa den bidaia espirituala ere bada: basamortuko gizon-emakumeen kulturarako bidaia. "Bertsoen putzurako bidaia bat" azpititulua duen film honetan ikusiko dugu basamortuan harea baino gehiago dagoela; kultura bat duten gizon-emakumeak bizi dira bertan, bizimodu gogorra baina aldi berean eskuzabala daramaten gizon-emakumeak. Izan ere, "Leyuad" hitzaren esnahaia, bereber hizkuntzaz, "eskuzabalak" da.

Gogoratu Saharako herria zatiturik dagoela gaur egun: saharar batzuk Marokok okupatutako zonaldeetan, eta bestetzuk —40 urte baino gehiagoz— errefuxiatu kanpamentuetan, Arjeliako basamortuaren basamortuan, Nazio Batuen Erakundeak ahaztuak... baina ez guk. Ahaztuak ez ditugulako hain zuzen, garrantzitsua da  film hau ahalik eta leku gehienetan erakustea; orain arte, jadanik zine-jaialdi batzuetan aurkeztu den filma dugu, giza eskubideak eta kultura ardatz dituzten festibaletan batez ere.

Iazko apirilean estreinakoz eskaini zenetik, filmak sari eta aipamen berezi batzuk jaso ditu dagoeneko, eta horrek berebiziko garrantzia hartzen du kontuan hartuz film hau zirkuitu profesionaletara atera den lehen film sahararra dela: talde tekniko osoa Saharako Zine Eskolarena da, artista guztiak sahararrak; ekoizpenean lagundu du Saharako zine eskolak hala nola Bubisherrek, errefuxiatu kanpamentuen liburutegi sareak. Bubisher sareari atxikiturik, Euskal Herrian KABIAK izeneko elkartea sortu zen eta hain zuzen ere KABIAKen eskutik eskaintzen da film hau estreinakoz Nafarroan. Filmazioa 2014an egin zen errefuxiatu kanpamentuetan; montaketa eta post-ekoizpena, 2015ean; iaz zine-jaialdietan ikusi zuten; eta orain, 2017an, ikusteko aukera izanen duzue;  larunbat honetan, 7,30etan, Antsoaingo antzokian.
Ez galdu Leyuad, gogoak astintzeko eta hausnarketarako balio duen filma.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Inpunitatearen aurkako irudiak: Bloody Sunday0013-03-2018
2Bizitzen hasi daitezen0021-02-2018
3Jokin Kanpion 'Mugak gaindituz'0009-04-2018
4Egoitz Fraile, Lizar Jai taldeko kidea0130-01-2018
5Martxa baten lehen notak0016-01-2018
6Patxi Larrion "Errealitateak kontatzeko manerak" UEU0019-02-2018
7Erdaraz esango dut, euskaraz ezin da0020-12-2017
8Berezi egiteak merezi du0020-11-2017
9David Ziganda. Migrazio eta Elkartasun topaketak 0516-04-2018
10Putzu parea igel jauzkaria laguntzeko0105-06-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 0. Источник: euskalerriairratia.eus.