Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Kontzejuek populazioari eutsi diote

Дата публикации: 01-04-2026 07:30:28

Ibarreko kontzejuetan, guztira, 1.417 sakandar bizi dira, aurreko urtean baino bi gutxiago. Bederatzi kontzejuetan populazioak gora egin du eta beste zazpietan populazioak behera egin du. 

Основное содержимое страницы с новостью.

Ibarrak 2024 urtearekin alderatuta hamabost biztanle galdu zituen, eta Sakanako populazioa 20.670 pertsonakoa zen 2025eko ilbeltzaren 1ean. Biztanleria galera horretatik bi pertsona bakarrik ziren kontzejuetan bizi zirenak. Sakanako kontzejuetan ibarreko populazioaren %6,86 bizi da, 1.417 sakandar. Portzentajea 2024. urteko bera da. Kontzejuek 2021z geroztik 52 biztanle irabazi dituzte. 

Sakanan kontzejuz osatutako hiru udalerriak Arakil, Ergoiena eta Etxarri Aranatz dira. Guztira 16 herri dira (Aizkorbe barne sartu dugu, nahiz eta administrazio egiturarik ez duen). Kontzejuetako populazioaren %69,87 Arakilen bizi da (0,6 puntuko jaitsiera), %27,52 Ergoienan (2,47ko jaitsiera) eta %2,61 Lizarragabengoan (0,07ko igoera). Ergoienak zazpi biztanle gehiago zituen, Lizarragabengoak bat eta Arakilek hamar gutxiago.

Bederatzi kontzejuetan populazioak gora egin zuen aurreko urtearekin alderatuta: Urritzola (3), Errotz (3), Egiarreta (3), Unanu (3), Lizarraga (3), Etxeberri (2), Zuhatzu (1), Dorrao (1) eta Lizarragabengoa (1). Guztira 20 biztanle irabazi zuten bederatzi herri horiek. Gainontzeko zazpi kontzejuetan biztanleriak 22 pertsonetan behera egin zuen: Izurdiaga (6), Ihabar (4), Aizkorbe (3), Satrustegi (3), Hiriberri Arakil (3), Ekai (2) eta Etxarren (1).

Kontzejuen 2025eko hasierako populazioa 1999koarekin konparatuz gero, Arakilgo biztanleria %12,63 hazi da, eta 111 herritar gehiago ditu. 26 urte horietan Ergoienak, berriz, populazioaren %18,92 galdu du, 91 biztanle gutxiago ditu. Lizarragabengoari dagokionez, aldi horretan biztanle kopuruak %15,63 egin du gora, bost herritar irabazita.

Biztanleria    
UDALERRIA / Kontzejua Biztanleria udalerrian Biztanleria kontzejuan
ARAKIL 990  
Aizkorbe   30
Urritzola   21
Errotz   65
Izurdiaga   174
Etxeberri   73
Egiarreta   95
Etxarren   161
Ekai   34
Zuhatzu   41
Satrustegi   51
Hiriberri Arakil   112
Ihabar   133
IRURTZUN 2.298  
IRAÑETA 172  
UHARTE ARAKIL 772  
ARRUAZU 122  
LAKUNTZA 1.336  
ARBIZU 1.106  
ERGOIENA 390  
Unanu   86
Dorrao   127
Lizarraga   177
ETXARRI ARANATZ 2.551  
Lizarragabengoa   37
Etxarri Aranatz   2.514
BAKAIKU 342  
ITURMENDI 429  
URDIAIN 651  
ALTSASU 7.705  
OLATZAGUTIA 1.442  
ZIORDIA 364  
GUZTIRA 20.670 1.417

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Etxarrengo Kontzejuaren baso aprobetxamendua salgai01019-06-2026
2Естественная убыль населения за полгода составила 421, 9 тыс. человек0006-08-2021
3Порядка 14 тыс. человек проголосовали на участках для жителей Приднестровья0001-11-2020
4Hirigintza aldaketa bi etxebizitza egiteko01002-07-2026
5İzmir'in nüfusunda dikkat çeken tablo! Bu liste çok konuşulacak: İzmir'de en çok hangi şehirden insanlar yaşıyor?07.7523-07-2026
6Численность населения Узбекистана достигла 38 млн человек0028-08-2025
7Население Чечни выросло почти на 50% с 2000-х годов0025-03-2025
8L'audiència de Regió7 creix el 23% i arriba als 28.000 lectors diaris de l'edició impresa0515-04-2026
9Populært turistområde lider for strømmen: – Jeg har aldri sett så lite vann her som i år-2629-06-2026
10Число жителей Украины за год сократилось на четверть миллиона0018-02-2020

Классификация: Общество. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 11.13. Источник: www.guaixe.eus.