Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

D'Caprichoren kontzertuak Inpernupeko terraza bete du

Дата публикации: 20-06-2026 12:29:09

Inpernupe elkartearen 40. urteurrena ospatzeko antolatutako ekintzen barruan, Kubako eta Euskal Herriko musikak lantzen dituen D'Capricho taldeak kontzertua eskaini zuen atzo. Bihar, bertso saioa izango da Erribera kaleko elkartean.

Основное содержимое страницы с новостью.

Inpernupe elkartea 40. urteurrena ospatzeko ekintzetan murgilduta dago, eta arrakasta izan zuen ostiral iluntzea girotzeko antolatu zuten kontzertuak. Tabernako terraza jendez bete zen Kubako eta Euskal Herriko doinuak uztartzen dituen D'Capricho taldea entzuteko.

D’Capricho Habanako Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpek osatzen dute, eta ezagunak dira Euskal Herrian, Kubako musika tradizionala euskarazko letrekin eta euskal poesiarekin nahasteagatik.

Bihar, berriz, bertso saioa izango da Inpernupen. Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Oihana Bartra eta Jon Maia ariko dira kantan, Maddi Gallastegi gai jartzaileari erantzunez.

Inpernupe elkarteak 40. urteurrena ospatzeko antolatu duen egitarauaren azken bi ekintzak egingo dituzte datozen bi asteetan. Ekainaren 27an Lierniren Omenezko II. Patata Tortilla Lehiaketa egingo dute, eta uztailaren 4an, berriz, egun osoko festa izango da.

(Argazkiak: Utzitakoak)

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Nostalgia pixka bat eta umorea gogotik Inpernuperen 40. urteurrena ospatzeko bertso saioan0521-06-2026
2Korokoiak taldeak ikasturte amaierako festa egingo du hurrengo ostiralean gaztetxean0519-06-2026
3Etzakit taldearekin despedituko dira Gazteluko plazako sanferminetako kontzertuak0514-07-2026
4Hiri Galduak taldea, zuzenean0518-03-2019
5Salgai daude uztailaren 3an Gaztetxean egingo diren kontzertuetarako sarrerak0524-06-2026
6Lisabö taldearen disko berriaren musika bizi eta ozena Iruñean asteburu honetan5711-04-2019
7Hofe, Jarfaiter, Mirua eta Silitia gaurko kontzertuen artean0513-07-2026
8'Udaberria heldu da', Musicaeducaren ipuhina0516-04-2020
9 Bilbao BBK Live 2026: fechas, conciertos y entradas del festival 5708-07-2026
10Evelio Perez: "Urteekin betetzen joan da Itzurunen lagunekin dantza egiteko nuen ametsa"5718-06-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: baleike.eus.