Bisitari ugari dabil azken egunotan herrian, eta haiek ere beraien ohiturak ekarri dituzte. Hala, batzuk ahuntza paseatzen aritu dira herrian zehar, eta beste bisitari batek erosketak zaldi gainean egin ditu.
Uda sasoiarekin batera areagotu egin da Zumaiara etorritako bisitari kopurua, agerian utziz beste behin ere jomuga turistikoa bihurtu dela herria askorentzat. Hala, estatu mailako bisitariak etorri ohi dira, baita nazioarte mailakoak ere. Haiek ere beraien ohitura propioak izango dituzte, baina gutxi gaur goizean ikusitakoak bezalakoa.
Mezularitza aplikazioetan bolo-bolo ibili den irudietako bat bikote gazte batek egindako paseoarena izan da. Batek txakurra zeraman berekin, besteak, berriz, ahuntza. Herriko txoko ugaritan aritu dira, baita establezimendu batzuetan sartu ere, bertakoen harridura sortuz.
Eguerdi partean, berriz, zaldi gainean zihoan bisitari bat ibili da herriko kaleetan zehar. Dirudienez, Donejakue bidea zaldiz egiten ari den erromes bat da, eta erosketak egitera joan da Ardantzabideko supermerkatu batera. Erosketak egiten zituen bitartean han egon da zaldia, lasai-lasai, belarra jaten.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Edozein arrazoi da ona kalean geratzeko | 0 | 8.95 | 26-07-2026 |
| 2 | Udako ordutegiarekin egingo du lan udal liburutegiak asteartetik aurrera | 0 | 5 | 25-06-2026 |
| 3 | Baionako Bestak Uztailaren 15etik 19ra : eguerdiko giroa San Andres plazatik | 2 | 6 | 15-07-2026 |
| 4 | Santioetarako, eguraldi aldakorra | 0 | 9.63 | 23-07-2026 |
| 5 | Animalia basati batzuk, nahita mozkortzen al dira? | 0 | 5 | 27-09-2016 |
| 6 | Agirietako ur-jauzia ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute | 0 | 5 | 11-07-2026 |
| 7 | Zerrenda ezagunak, erantzun zailak | 0 | 0 | 13-04-2018 |
| 8 | Jon Torre : "Petritegin sagardoa urte osoan dastatu daiteke" | 5 | 7 | 19-12-2025 |
| 9 | Txupinazo Txikiak iruindar gazteenen jaia piztu du, historian lehen aldiz | 5 | 7 | 10-07-2026 |