Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Charli XCX

Дата публикации: 14-07-2026 04:54:06

10 urte ingururekin pagoak haritzengandik eta haritzak arteengandik bereizten nekien; nola?

Основное содержимое страницы с новостью.

Hostoen arabera, batik bat. Enborrari begiratuz ere ezberdindu daitezke, aitonak badaki. Berari esker eskuratu nuen abilezia. Txikitan ez nion garrantzi berezirik ematen, naturala zen aitxitxarekin basora joatean hark florari buruzko bitxikeriaren bat edo beste aipatzea. Guztiak nire barnean gelditzen ziren, arretaz entzuten nion. Orain, zuhaitzen izenak ahazturik, eta oreinak orkatzengandik bereizten jakin gabe, interakzio xume horien balioa ikusten hasi naiz. Poetikoa dirudi, nola nire arbasoekin bat-egitearekin, inguratzen ninduen naturaren sustraietara hel nintekeen. Horretaz jabetzeak arduratu egin nau. Izan ere, nire ondorengoei utziko diedan jakinduria oinordetzan pentsatzen jarrita, ez dut hain kontzeptu preziaturik aurkitu.

Pop kulturako hainbat erreferentzia, politikari buruzko ideia lausoren bat, bizitako esperientzien bertsio harroak, eta Charli XCX-ren abestien letrak pasatuko dizkiet seme-alabei. Agian, ongi dago, eta horrela behar luke; baina, nolabait, uste dut ez duela horrenbesteko balio sentimental zein folklorikorik, ezta erabilgarritasunik ere.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Angel Erro: "Aurreiritziz betetako motxila daramagu"0512-11-2018
2Ekhi Congil monoziklista etxarriarra errepideko 10 kilometroko munduko txapeldunordea da0522-01-2019
3Hemen da Udako Argazkien Lehiaketaren 22. edizioa!013.1317-07-2026
4Santiago eguna giro ederrean ospatu dute Gureixan07.1627-07-2026
5Una charla y una exposición fotográfica sobre el 'sexilio' en el centro sociocultural de Pagoeta0508-06-2026
6Historikoki ahaztuak0827-05-2026
7Pagoeta eguna borobila aurtengoa0507-06-2026
8Ekaitz Apraiz eta Bianca Maldonado onenen artean Bergarako xake txapelketan08.3125-07-2026
9Hitzen eta argazkien semeak0021-09-2018

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 31.84. Источник: goiena.eus.