Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Gaurko Kronikaren paketea erre dute Gnomos liburudendaren aurrean

Дата публикации: 24-07-2026 06:53:31

Ez da aurreneko aldia banaketa-puntu horretan inzidentziaren bat gertatzen dena Santiotan: atzoko paketea ere desagertu egin zen.

Основное содержимое страницы с новостью.

Festa giroa da nagusi egunotan Astigarragan, baina badira tartean gertaera itsusiak ere. Eta horietako batek Kronikari eta bere irakurleei eragin die gaurkoan, zuzen-zuzenean: Gnomos liburudendak banatzen duen Kronikaren paketea erre dute, liburudendaren aurrean bertan. Paketea sutan zegoela topatu du gainerako egunkarien banatzaileak, horrek dendarentzat eta inguruarentzat dakarren arriskuarekin. Banatzaileak berak itzali behar izan du, kalte larriagoak saihesteko.

Ez da aurreneko aldia, gainera, antzeko zerbait gertatzen dena Santiotan. Are gehiago, urtero pasatzen da halakorik, festa garaian. Azkenekoa atzo bertan izan zen, Kronikaren paketea desagertu baitzen. Kasu horretan, goizean presaz beste horrenbeste Kronika inprimatu behar izan genituen bulegoan bertan, eta liburudendara eraman, horrek dakarren gainkostuarekin eta lan-karga gehigarriarekin.

Gaurkoan, ordea, ez daukagu Kronikak berriro inprimatzerik, Diario de Noticiasek Iruñean daukan errotatiban inprimatzen baitira zortzi orrialdeko aleak. Hortaz, beste banaketa puntu batzuetatik bildu ditugu aleak, astigartarrak festetan Kronikarik gabe geratu ez daitezen.

Gertatutakoaren berri emateko ez ezik, salaketa gisa ere baliatu nahi dugu albiste hau, horrelako ekintzak eta jokabideak onartezinak baitira, festetan eta festetatik kanpo.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Lehen emakume bidaiaria Oñatitik pasatzen da Maite Lopez las Heras idazlearen eleberrian08.8925-07-2026
2Harivenasaren ingurumen baimenean aldaketa partez onartu da09.0317-06-2026
3Kale mozketak aste honetan, gaurtik hasita06.3527-07-2026
4Goittikiren aldeko kamixetak eta Gazte Eguneko bazkarirako tiketak, salgai09.7125-07-2026
5Fiestetako zapi zein gerrikoak, eskuragarri014.8827-07-2026
6Azken eguna, Uda Parkean jaialdiarena01024-07-2026
7Из-за сильного ветра в Норильске упала новогодняя елка0024-12-2021
8Historikoki ahaztuak0827-05-2026
9Takács Péter ajándékcsomagot küldött Magyar Péternek, aki nem hagyta annyiban01027-07-2026

Классификация: Происшествия. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 13.06. Источник: kronika.eus.