Eguerdiko 12:00etan botako dute txupinazo txikia, eta orduantxe hasiko da haurrentzako jarduera sorta.
Gaurko arratsaldeko 19:00etan izango da Santioei hasiera emateko pregoia eta txupinazoa. Baina dirudienez, haurrek helduek baino gogo haundiagoa dute festetarako, eta haientzako ekintzak eguerdian hasiko dira.
12:00etan botako dute txupinazo txikia, Foru plazan, Xaguxarrek antolatuta, eta orduantxe hasiko dira gaztetxoek prest duten jarduera sorta gaurko. Izan ere, txupinazoa botata, jokai jolasak hasiko dira Txomiñenean, 14:00ak arte: Eskuz egindako eta euskal mitologian inspiratutako sormen jolasak dira. Feria gunea ere 12:00etan irekiko da, Donostia ibilbidean ohi bezala. Bertan, egunero 17:00etatik 18:00etara ordu lasaia izango da, soinu eta argirik gabeko tartea. Tiketek 1,5 euroko prezioa izango dute feria guztietan, gaurkoan. Ondoren, 14:00etan, bazkarien txanda; haurrena eskolako atarian, Xaguxarren eskutik, eta gaztelekuarena Joseba Barandiaran plazan. 16:00etan berriro jokai jolasak, 18:00ak arte Txomiñenean, eta orduantxe hasiko da txokolatada, Foru plazan.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Beteranoetatik gazteetara, herria egiten jarraitzeko aldarria | 0 | 18.18 | 21-07-2026 |
| 2 | Santioak - Uztailak 22: Haurren bazkaria eta Gaztelekuko bazkaria | 0 | 17.78 | 22-07-2026 |
| 3 | Musika, dantza eta giro ona nagusi izango dira Zubietako festetan | 6 | 7 | 21-07-2026 |
| 4 | Goittikiren aldeko kamixetak eta Gazte Eguneko bazkarirako tiketak, salgai | 0 | 9.71 | 25-07-2026 |
| 5 | Fiestetako zapi zein gerrikoak, eskuragarri | 0 | 14.88 | 27-07-2026 |
| 6 | Indarberrituta dator aurtengo Santio Eguneko 52. Sagardo Txapelketa | 0 | 5 | 17-07-2026 |
| 7 | Burujabetzen Etxeko energia bulegoa itxita egongo da, irailera arte | 0 | 12.56 | 23-07-2026 |
| 8 | Santioak - Uztailak 22: Txupinazo txikia eta Jokai jolasak | 0 | 21.11 | 22-07-2026 |
| 9 | Kale mozketak aste honetan, gaurtik hasita | 0 | 6.35 | 27-07-2026 |
| 10 | Hurbiltzen doa VII. San Anton Bira Getariako itsas zeharkaldia | 0 | 5 | 09-07-2026 |