Zerga berria da eta derrigorrez aplikatu beharrekoa. Elgetako udalbatzak erabaki du ostatuen kasuan Aldundiak proposatutako gutxieneko kopuruak ezartzea. Salbuespen bakarra dago; etxebizitza turistikoei dagokiena. Kasu horretan proposatutako kopuru handiena ezarri dute; 6,5 euro eguneko.
Atzo, martitzena, elkartu zen udalbatza, eta hartutako erabakien artean izan zen egonaldi turistikoaren gaineko zerga. "Derrigorrezkoa den zerga berri bat da, eta esparru orokorra ezartzen duen ordenantza zirriborroa bidali du Aldundiak, non gehiengo eta gutxiengo kopuru batzuk markatzen diren", azaldu zuen Ibon Unzetabarrenetxea alkateak. "Ogasun batzordean adostu dugu orokorrean gutxiengo kopurua aplikatzea, eta salbuespena izatea etxebizitza turistikoen kategoria. Kasu horretan, kopuru handiena aplikatzearen alde egiten dugu, ulertzen baitugu etxebizitzak ez direla alokairu turistikorako, baizik eta bizitzeko".
Jeltzaleen babesarekinJeltzaleen babesarekin egin zuen aurrera proposamenak. "Zerga berria da, eta ondo ikusten dugu egindako proposamena. 1.100 pertsona inguruko biztanleriarekin, 48 ostatu plazako eskaintzarekin eta batez beste bi eguneko egonaldiarekin Debagoienean, Elgetako jarduera turistikoak mugatua izaten jarraitzen du, eta tokiko ekonomiarentzat osagarria da; batez ere, familia ostatu txikientzat eta nekazaritza-turismoentzat. Ez dugu uste zergak Elgetan eragin handia izan dezakeenik, baina ikusi egin beharko da ze eboluzio duen", adierazi zuten jeltzaleek.
Uste dute tresna fiskal berriak udal baliabideak indartzeko balio behar duela, baina "sektorearen garapena kaltetu gabe". Hala, "aldizka berrikustearen alde" dago oposizioa.
Establezimenduek aplikatzekoaZerga berria urtarriletik aurrera aplikatuko diete ostalaritza establezimenduetan gaua pasatzera etortzen diren bisitariei. Zenbatekoa ostatuaren kategoriaren araberakoa izango da. –kopuruak beheko taulan–
"Turistek ordainduko diote establezimenduari, eta horiek hiru hilabetean behin egin beharko dute likidazioa Udalean, BEZarekin egiten duten moduan", azaldu zuen osoko bilkuran udal idazkari Gotzon Goikoetxeak.
Udalbatzak hasierako onarpena eman dio ordenantzari. Erreklamaziorik eta alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onartuta geldituko da.
Argitzen deliberazio prozesuaOsoko bilkuran, bestalde, Debagoieneko Mankomunitateak energia trantsizioaren norabidea adosteko abiarazitako Argitzen deliberazio prozesuko mandatu organoak hartutako konpromisoak onartu ditu Elgetako Udalak.
Hamaika gomendio dira eta energia kontsumoa murriztera eta berriztagarriak garatzera daude bideratuta. Informazioa gehiago hemen.
Egonaldi turistikoaren gaineko zerga, Elgetan (eurotan)| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Oskar Urdaniz eta Joseba Goienetxe:“ Erraldoiak ongi dantzatzeko ez da indartsua izan behar, oreka ongi mantentzea da gakoa” | 0 | 5 | 13-07-2026 |
| 2 | Udaletxeak teilatu berria du | 0 | 5 | 17-02-2026 |
| 3 | Kiroldegiaren aurreproiektuari ekarpenak egiteko aukera zabalik | 0 | 7.59 | 14-07-2026 |
| 4 | Irañetako Udalak bi hiri partzela saldu nahi ditu | 0 | 5 | 20-05-2026 |
| 5 | Hirigintza aldaketa bi etxebizitza egiteko | 0 | 10 | 02-07-2026 |
| 6 | Gazte eta kultur zaleen aterpe izango den Arrobitxulok pausu berri bat eman du | 0 | 5 | 13-07-2026 |
| 7 | Puzgarri bustietan saltoka, beroa arintzeko | 0 | 10 | 24-07-2026 |
| 8 | Baionako Bestak Uztailaren 15etik 19ra : eguerdiko giroa San Andres plazatik | 5 | 7 | 15-07-2026 |
| 9 | Plaka berriak irailean eta zergaren aplikazioa urtarriletik aurrera | 0 | 15.39 | 21-07-2026 |
| 10 | Hitzarmena sinatu dute Udalak eta Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak | 0 | 5 | 10-07-2026 |