Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Fagor Arrasate Robohelix enpresaren kapitalean sartu da, dibertsifikazioa indartzeko

Дата публикации: 01-06-2026 17:36:57

Fagor Arrasatek beste urrats bat egin du bere dibertsifikazio estrategian, Robohelix enpresaren %20ko partaidetza eskuratuta. Maiatzaren 28an Frankfurten sinatu zuten akordio horrekin, kooperatibak etorkizunean enpresaren gehiengoa hartzeko aukera izango du.

Основное содержимое страницы с новостью.

Robohelix Australian sortu eta gaur egun Alemanian egoitza duen enpresa da, Arkimedesen torlojuetarako helizeak modu automatizatuan fabrikatzeko teknologia patentatu baten garatzailea dena. Haren zortzi ardatzeko CNC makina robotikoek ekoizpen-prozesua azkartzen dute eta kostuak, akatsak eta eskuzko lanaren beharra murrizten dituzte.

Fagor Arrasateko negozio-garapeneko zuzendaria den Juan Etxebarriak azaldu du eragiketa hori 2028ko Plan Estrategikoaren barruan kokatzen dela: "Aukera emango digu sektore berrietan presentzia handitzeko. Besteak beste, nekazaritza, elikadura, meatzaritza, kimika, petrolioa eta gasa, uraren tratamendua edo eraikuntza bezalako esparruetan jarduteko aukera zabalduko digu, hau da, gure sektore tradizionalen –automobilgintza, etxetresna elektrikoak edo siderurgia– ziklo ekonomikoekin korrelaziorik ez duten industrietan".

Bi enpresen arteko lankidetzaren helburua Arkimedesen torlojuen fabrikazio osoa automatizatzea da, txapa ebakitzetik azken produktua lortu arte. Horrez gain, Fagor Arrasatek bere nazioarteko salmenta eta zerbitzu sarea jarriko du Robohelixen eskura, haren merkatu-irismena handitzeko.

Konpainiaren aurreikuspenen arabera, negozio-ildo berri honek 60 lanpostu kualifikatu sortzea eta 30 milioi euroko fakturazioa lortzea ahalbidetu dezake datozen urteetan.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Erreka Kooperatibak 65 urte bete ditu, 100 milioi euroko fakturazioa eta 80 lanpostutik gora sortzea jomugan021.6327-06-2026
2Astorek gordeta zuen stock guztia erosi du Errioxako Maspormenos enpresak01005-06-2026
3Французская Orano заключила договор с Росатомом стоимостью €40 млн0010-12-2019
4Frasers declara incondicional su OPA sobre Hugo Boss tras el visto bueno de Bruselas06.428-07-2026
5Soralucek filial berria ireki du Erresuma Batuan06.9410-07-2026
6РФПИ и Makara Capital будут инвестировать в технологические компании0014-11-2018
7"Русатом Оверсиз" планирует купить долю в "ТМХ - Энергетические решения" до конца года0003-06-2021
8ИТ-холдинг «Т1» и «Корпорация робототехники» будут совместно развивать российский рынок роботизации0507-07-2026
9Hugo Boss calls for investors to reject ‘inadequate’ Frasers Group offer0509-07-2026

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 8.52. Источник: goiena.eus.