"Pertsonengan, dibertsifikazioan eta nazioartekotzean oinarritutako industria-talde sendoa" osatu dutela adierazi dute Arkaitz Etxezarreta zuzendari orokorrak eta Joana Ibarretxe lehendakariak. Urteurrena 2025-2028 plan estrategikoan finkatutako helburuak gogoratzeko baliatu dute.
Errekak 65 urte bete ditu aurten, industria arloan "erreferente sendo" bihurtu den proiektu kooperatibo gisa. Arkaitz Etxezarreta zuzendari orokorraren esanetan, arrakastaren gakoa "konstantzia, pazientzia eta ikuspegi estrategikoa" uztartzea izan da, "batez ere negozioen dibertsifikazioaren aldeko apustuari esker, ziklo ekonomiko desberdinetara egokitu ahal izan garelako".
Joana Ibarretxe lehendakariak azpimarratu duenez, kooperatiba-eredua "funtsezkoa" izan da bide honetan, pertsonen inplikazioa eta irabazien banaketa justuagoa sustatuz. Ibarretxerentzat, "pertsonak ez dira baliabide bat, proiektuaren erdigunea baizik", eta horrek pertenentzia-sentimendua eta erantzukizun partekatua indartzen ditu. Gehitu duenez, Mondragon taldeko kide izateak "babes-sare sendoa" eskaintzen dio kooperatibari.
2025-2028 Plan EstrategikoaGaur egun, Erreka lau negozio nagusitan egituratuta dago: automobilgintza, energia, sarbideak eta Medical negozioa. Datozen urteetarako, fakturazioa 75 milioi izatetik 100 milioi baino gehiago izatea lortu gura dute; negozio unitate bakoitzak 25 milioi euro baino gehiago sortzea, eta Medical arloak 5 milioi euroko langa gainditzea; lau urtean 11 milioi euro baino gehiago inbertitzea, berrikuntza-proiektuetan eta balio teknologiko handiko garapenetan; eta 80 lanpostu baino gehiago sortzea.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 'Txapeldun ezkutuen' zerrendan daude bailarako hainbat enpresa | 0 | 11.72 | 18-06-2026 |
| 2 | El Plan de Industria inyectará 62 millones en los centros tecnológicos vascos | 0 | 5 | 03-07-2026 |
| 3 | Elcoro Decoletajeko langileen mobilizazioa enpresak "Geroa kuotak ordaintzeari utzi diolako" eta "ekintza diskriminatzaileak" egiten dituelako | 0 | 10.05 | 02-07-2026 |
| 4 | Fagor Arrasate Robohelix enpresaren kapitalean sartu da, dibertsifikazioa indartzeko | 0 | 8.52 | 01-06-2026 |
| 5 | Greba mugagabea abiatu dute IATko langileek | 0 | 8.16 | 13-07-2026 |
| 6 | Eroski taldeak bere gasolindegien negozioa Petroprixi saltzea adostu du | 0 | 10.35 | 26-06-2026 |
| 7 | Greba mugagabera joko dute Itasua IATko langileek, "egoera konpondu ezean" | 0 | 5.26 | 08-07-2026 |
| 8 | Soralucek filial berria ireki du Erresuma Batuan | 0 | 6.94 | 10-07-2026 |
| 9 | Lau ardatz nagusi izan ditu Mondragon Taldearen urteko kongresuak | 0 | 11.43 | 22-07-2026 |
| 10 | 11.322 miloi euroko salmentak erdietsi ditu Mondragonek eta 1.346 lanpostu sortu | 0 | 15.54 | 04-06-2026 |