Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Euskarazko ikastaroetan matrikulatuta dauden ikasleentzat dirulaguntzak

Дата публикации: 01-09-2026 19:32:54

Urnietako Udalak eskaera egiteko epea irekita dauka urriak 16 arte eta HABE-k ere beste lerro bat eskaintzen du

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan F. Manjarrés

01/09/2026 Actualizado a las 21:32h.

Urnietako udalerrian erroldatuta dauden eta euskarazko ikastaroetan matrikulatuta dauden ikasleentzat dirulaguntzak eskaintzen ditu Urnietako Udalak. Dirulaguntzaren eskaera egiteko epea irekita dago urriak 16 arte.

Euskaltegiak ikastaroa amaitutakoan egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Ziurtagiri horrek ondorengo informazioa jaso beharko du: ikasleak izandako asistentzia, ordaindutako matrikula, hasierako eta bukaerako maila, eta ikasleari HABEren dirulaguntza dagokion ala ez. Era berean, dirulaguntza eskatu duen pertsonak egiaztagiri egokia aurkeztu beharko du, euskaltegiko matrikularen zenbatekoa berak pertsonalki ordaindu duela frogatzeko.

Bestalde, HABE-k ere eskaintzen du beste dirulaguntza lerro bat. 2026ko abuztuaren 1etik urriaren 31ra bitartean maila gainditu edo egiaztatu duten ikasleentzat. Gainera, lehen txandan eskaria egiterik izan ez duten pertsonek aukera izango dute dirulaguntza-eskaria egiteko, betiere, 2025eko uztailaren 1etik 2026ko uztailaren 31 bitartean gainditu edota egiaztatu badute maila.

Dirulaguntza honetan eskaera egiteko epea irailaren 1etik azaroaren 3ra bitartekoa izango da.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Askatasunean hazi, hezi eta bizitzeko gakoak ikastaro batean0526-02-2019
2Euskarabenturan parte hartu nahi?0521-02-2019
3Bost ikastarok eta tailer ziklo batek osatzen dute UEUren Iruñerako udaberriko eskaintza0514-01-2019
4Iruñerrian Gaur 2016-03-1801018-03-2016
5Iruñerrian Gaur 2016-03-3101031-03-2016
6Iruñerrian Gaur 2016-03-1601016-03-2016
7Dirulaguntza gehiago, euskara ikasteko erraztasun gehiago07.5608-09-2026
8Azken eguna, Uda Parkean jaialdiarena01024-07-2026
9Kale mozketak aste honetan, gaurtik hasita06.3527-07-2026

Классификация: В стране. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 18.33. Источник: www.diariovasco.com.