Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Askatasunean hazi, hezi eta bizitzeko gakoak ikastaro batean

Дата публикации: 26-02-2019 18:14:55

Hau da Ane Ablanedok martxoaren 9 eta 16an, UEUrekin Iruñean eskainiko duen ikastaroaren muina.  

Основное содержимое страницы с новостью.

Bi larunbat hauetan, martxoaren 9 eta 16an, 10:00-14:00 / 15:30-19:30 burutuko da ikastaro hau UEUk Iruñean, Arrotxapean duen egoitzan.

Ane Ablanedo Unibertsitateko irakaslea (UPPA, NUP) da, haur-prebentzioan espezialista, eskola alternatibo eta pedagogia librearen gaian formatzailea, hizlari eta artikulugilea eta UEUkidea.

“Askatasunaren printzipioa eztabaidaezina izanik, gure bizitzaren ardatz bilakatzen saiatzea da gutako askoren erronka. Guretzat bezala, biziki garrantzitsua da haurrentzat ere askatasuna ukan dezaten euren bizitza eraikitzeko eta diren bezala garatzeko, barnean duten eta diren hori osoki loratuko bada, bederen. Helduaren nortasunaren konfigurazioan haurtzaroak duen garrantziagatik, bizitzaren lehen urteak kalitatezkoak izatea behar du izan edozein prebentzio-eredu edo -programaren helburu nagusiak. Hori baita geroko gaixotasunak ekiditeko modurik seguruena eta eraginkorrena. Helduoi dagokigu, bada, guraso, hezitzaile edo gizarteko kide soil gisa, haurren bizitzaren kalitatea bermatzea, askatasuna, atxikimendua, errespetua eta zaintza kontzientea erdigunean izanen duen haziera eta heziketa-eredu integralak sustatuz. Haurrenganako gure begiradaren aldaketa ekarriko duen paradigma-aldaketa erabat beharrezkoa dugu, eta horretara dator, hain zuzen ere, ikastaroa. Haurtzaroan sano eta oso garatzeko haurrek behar dituzten ekosistema ezberdinen nolakotasuna aztertzera, eta kalitatezko bizitza batek —haurrenak bezala gureak ere— ukan beharreko printzipioen inguruan hausnarketa proposatzera.”

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Bost ikastarok eta tailer ziklo batek osatzen dute UEUren Iruñerako udaberriko eskaintza0514-01-2019
2Ikas komunitatea ikasketa dialogikotik abiatuta0527-02-2019
3Irati Iciar UEU: "Aurrez aurrekoaren aldeko apustua egin dugu"0508-06-2020
4Euskara ez sexista landuko dute UEUren tailer batean0527-02-2019
5Komunikazio estilo feminista lantzeko ikastaroa eskainiko du UEUk0511-06-2019
6Euskarabenturan parte hartu nahi?0521-02-2019
7Emakumeen Etxetik zuzenean aritu gara0517-10-2019
8Emari erlauntza: kontsumo ekimen berri bat Iruñerrirako0522-01-2019
9Abian da 'Nafar hegoaldeko uzta' eskuratzeko kanpaina0514-03-2019
10Ezohiko lekuetan, antzezlanak0517-06-2019

Классификация: Информация. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: euskalerriairratia.eus.