Sahatsa 50 jaialdia egingo dute Azpeitiko plazan, 18:30ean hasita, eta taldeko egungo zein garai bateko kideek hartuko dute parte
Eli Aizpuru
Azpeitia
25/09/2026 a las 10:18h.
Sahatsa dantza taldeak mende erdiko ibilbidea ospatzen jarraitzen du, eta urtemuga berezi horren barruan beste hitzordu garrantzitsu bat izango du larunbat honetan, irailaren 26an. Sahatsa 50 jaialdia egingo dute Azpeitiko plazan, 18:30ean hasita, eta taldeko egungo zein garai bateko kideek hartuko dute parte. Guztira, 70 dantzari eta musikari inguru igoko dira oholtzara.
Jaialdia ez da zuzenean plazan hasiko. Basazabal jauregitik abiatuko dira Sahatsako dantzari eta musikariak kalejiran, eta Nafarroa Behereko dantzak eskainiz joango dira herriko plazaraino. Behin plazan, ordubete eta hamar minutu inguruko ikuskizuna eskainiko dute.
Emanaldian, Sahatsaren ibilbidean eta euskal dantza tradizioan oinarritutako hainbat dantza ikusi ahal izango dira. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Gipuzkoako dantzak izango dira protagonista, eta horiekin batera kaxarranka, fandangoa, arin-arina, zirtzina eta beste hainbat dantza ere eskainiko dituzte.
Larunbateko emanaldia ez da, ordea, Sahatsa 50 egitasmoaren lehen hitzordua izango. Izan ere, irailaren 19an Azkoitian eskaini zuten jaialdia, eta harrera beroa izan zuen. Ikusmin handia sortu zuen emanaldiak, eta bertaratutakoek txalo zaparradekin erantzun zioten taldearen eskaintzari. Larunbatean, beraz, Azpeitiko plazak hartuko du lekukoa, Sahatsaren 50. urteurrenaren ospakizunekin jarraitzeko.
Argazki erakusketaUrteurreneko egitarauaren barruan, gainera, 'Ezpata dantzariak'argazki erakusketa ere ikusgai dago Azpeitiko Betharram aretoan. Joan den ostiralean ireki zuten erakusketa, eta irailaren 27ra arte egongo da zabalik. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara izan da zabalik eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara bisitatu ahal izango da.
Sahatsaren 50. urteurreneko ospakizunek hilabeteetako lana eta belaunaldien arteko elkarlana izan dute oinarri. Martxoan hasi ziren entseguak, taldeko kide ohiak eta gaur egungo dantzariak elkartuz, eta sei hilabeteko lanaren emaitza izan dira udan Urrestillan, Azkoitian eta Azpeitian eskainitako ezpata-dantzak, baita irailean egin dituzten Sahatsa 50 jaialdiak ere.
Azpeitiko plazan egingo den emanaldiak, beraz, Sahatsaren bost hamarkadako ibilbidea ospatzeko eta belaunaldien arteko transmisioa erakusteko beste aukera bat eskainiko du. Dantza, musika eta taldearen iragana eta oraina batuko dira herriko plazan, 50 urteko historia ospatzeko.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Udara Caixabank pilota txapelketaren partidak jokatuko dituzte igandean Gurean | 0 | 8.62 | 25-09-2026 |
| 2 | Zezen plazako leihatilak zabalik izango dira larunbatean bertan Pentatloiaren finaleko sarrerak hartzeko | 0 | 11.88 | 25-09-2026 |
| 3 | Asteazkenean egingo dute argazki rallyko sari banaketa ekitaldia | 0 | 5 | 21-06-2026 |
| 4 | Go running Iruña biltzar-azoka. Itziar Basaguren | 0 | 5 | 08-05-2015 |
| 5 | Maritxu Kajoiren 50. urteurrena ospatzeko erakusketa, kontzertua eta sorpresak | 0 | 10.8 | 23-09-2026 |
| 6 | Dantzaleku bihurtuko da Itzurun hondartza larunbatean | 0 | 8.67 | 09-07-2026 |
| 7 | Azken etapa falta da Ehunmilak Bira egitasmoa amaitzeko | 0 | 9.22 | 24-09-2026 |
| 8 | Gaueko autobus zerbitzua indartuko du Lurraldebusek Azpeitiko saninazioetatik itzultzeko | 0 | 9.23 | 26-07-2026 |
| 9 | Lekunberrik Antzinako Azokaren XXX. edizioa ospatuko du asteburu honetan | 0 | 16.45 | 31-07-2026 |
| 10 | Abian da 45. Bizenta Mogel ipuin lehiaketara aurkezteko epea | 0 | 14 | 19-09-2026 |