Esperantzako prestatzaile berria iragarri du GAEk Eusko Label Liga amaitu berri honetan
21/09/2026 Actualizado a las 19:58h.
Xabier Goikoetxea, Getariako Arraun Elkarteko lehendakariak eman du berria. Atzo Portugaleten Eusko Label Liga amaitu eta ondorengo herri-aitortza jaso ondoren, 2028ko denboraldiari begira izango den ordezkapen garrantzitsu bat eman dute jakitera.
Ion Larrañagak prestatzaile postua utzi eta bere lekua Gaizka Gorostiagak hartuko duela adierazi dute komunikatu ofizial baten bitartez. Hau da idatzain adierazitakoa;
«Gure klubak jakinarazi nahi du Ion Larrañagak ez duela traineruaren entrenatzaile karguan jarraituko 2027ko denboraldian. Gaizka Gorostiaga harrobiko arraunlariak hartuko du haren lekukoa.
Larrañagaren zuzendaritzapean, gure klubak kirol-ibilbide arrakastatsua bizi izan du. Besteak beste, KAE 1 Liga eta bertako 11 bandera irabazi ditugu, Eusko Label Ligarako igoera lortu dugu eta kategoria gorenean ere bandera bat eskuratu dugu. Horrez gain, 49 urtean Kontxarako sailkatu ezinik egon ondoren, Ionek 5 urtean jarraian egitea lortu du. Lorpen horiek guztiak gure klubaren historian eta gure zaleen oroimenean geratuko dira.
Emaitza eta lorpen horiez harago, Ionen lana, profesionaltasuna eta gure traineruaren alde egindako ahalegina eskertu nahi diogu. Klubetik gure eskerrik zintzoena adierazi nahi diogu, halaber, erakutsitako konpromisoagatik eta gure proiektuarekiko izan duen dedikazioagatik, gure kolorearen defentsan nahiz giza harremanen arloan erakutsi duen prestutasunaz batera.

Aurreratu bezala, Gaizka Gorostiagak hartuko dio erreleboa. 32 urteko getariarrak 15 urte daramatza herriko elkartean, eta haietatik 11 egin ditu Esperantza traineruan, bi alditan banatuta: 2012-2019 eta 2024-2026. Ibilbide oparoa duen kirolaria, kide konprometitu gisa nabarmendu da urte guzti hauetan, eta bide beretik hartuko du ontziaren gidaritza ere, orain artean ere etorkizunerako bidean oinarri sendoak jartzen lagundu duen eran.
Horrenbestez, Ioni klubaren historian eta familia honetan lortu duen leku berezia aitortuz eta Gaizkari dagokion ongi etorria eginez, aro berri bat hasiko du Getariako Arraun Elkarteak.
Eskerrik asko guztiagatik, Ion. Zorte on etorkizuneko ibilbidean».
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Arraunlariei opari berezia egin dio Gesalaga Okelanek | 0 | 10 | 25-09-2026 |
| 2 | Herri-aitortza egingo zaie igandean Esperantzako arraunlariei | 0 | 15 | 18-09-2026 |
| 3 | Orioko gizonezkoen traineruak marka guztiak hautsi ditu amaitu berri den denboraldian | 0 | 19.86 | 22-09-2026 |
| 4 | Un hito sin precedentes: Arraun Lagunak completa el pleno de la temporada con la bandera de Zarautz | 0 | 5.63 | 23-08-2026 |
| 5 | Arraun Lagunak será campeona de Liga si supera a Tolosaldea en San Juan | 0 | 8.26 | 15-08-2026 |
| 6 | Klub mahoneroa hasi da denboraldi berrira begira lanean | 0 | 5.92 | 27-07-2026 |
| 7 | Metropoli Forala, Gaiarre antzokitik | 0 | 5 | 16-06-2022 |
| 8 | Irene Paredes futbol zelaian galdu egin du Keta Babyautok | 0 | 14.55 | 23-09-2026 |
| 9 | ZKE Halterofiliako Miren Galarraga bigarren Euskadiko selekzioarekin | 0 | 9.15 | 16-09-2026 |
| 10 | Ohitura zaharrak mantenduz, Nafarrotik Gipuzkoara | 0 | 10 | 04-08-2026 |