Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Herri-aitortza egingo zaie igandean Esperantzako arraunlariei

Дата публикации: 18-09-2026 20:02:11

Eusko Label Liga Portugaleten amaitu eta arratsaldeko 19:30ean getariarrak plazan bilduko dira kirolariak zoriontzeko

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

18/09/2026 Actualizado a las 22:02h.

2026ko traineru denboraldia igandean amaituko du Esperantzak eta urte bikain bati amaiera egokia emateko ongi-etorri beroa egitea proposatu da.

Udalak honela adierazi du bere sare sozialetan proposamena; «Getariarrok merezitako herri-aitortza egingo diegu gure arraunlariei eta Arraun Elkartea osatzen duzuen guztiei. Denboraldi osoan egindako lan, esfortzu, konpromiso eta ilusioagatik, zorionak eta eskerrik asko! Getariaren izena eta kolore marroia leku guztietara eramateagatik, gure aitortzarik beroena».

Hitzordua arratsaldeko 19:30ean izango da eta herritarrak plazan elkartuko dira harrera beroa emateko. Gaur eta bihar bi azken estropadak lehiatuko dituzte, Bermeo eta Portugaleten eta horrrekin denboraldia amaitutzat emango dute Ion Larrañagaren mutilak.

Eusko Label Ligako Sailkapen orokorrean une hauetan getariarrak laugarren postuan daude kokatuta 163 punturekin. Atzetik Hondarribia dago, 152 punturekin, beraz ez dute erraza izango Esperantza aurreratzea, baina erne zeren gerta daiteke getariarrak hirugarren amaitzea zeren Urdaibai aurretik dago postu horretan puntu bakarreko abantailarekin, 164. Handia litzateke.

Harrobian hasteko aukera

Getariako Arraun Elkarteak arrauna ezagutarazi nahi du herritarren artean. Harrobian lan egitea ezinbestekoa da azken urteetan GAEk lortutakoa ulertzeko. Esperantza goi mailako estroapadetan ikusteko aurrez lan asko egin begarra dago eta gaztetatik kirol honetan hastea komeni da.

Horretarako, arraunera gerturatu eta kirol honetan lehen urratsak eman nahi dituzten gazteek aukera izango dute kirola probatzeko. Arraun Elkarteak denboraldi berriari begira ate irekien jardunaldia antolatu du datorren astelehenerako, herriko gazteei arraunaren mundua ezagutzeko eta kirola probatzeko aukera izan dezaten.

Newsletter

Jarduera irailaren 21ean izango da, astelehena, 18:00etan, eta interesa dutenek Getariako Arraun Elkartera bertaratzea nahikoa izango dute. Ezingo balute, getariakoarraunelkartea@gmail.com helbidera idaztea nahikoa izango da.

Getariako Arraun Elkarteak adierazi duenez, adin ezberdinetako jendearentzat zuzendua izango da:go deialdia, maila ezberdinetan banatuta. Horrela geratzen dira kategoria ezberdinak adinaren arabera; 2015ean eta 2016an jaiotako alebinak, 2013-2014ko infantilak, 2011-2012ko kadeteak eta 2009-2010eko jubenilak.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Barça B-k jokatzen du Aritzbatalden klubaren egun erdia izendatuta014.7625-09-2026
2Gaizka Gorostiagak Ion Larrañagaren tokia hartuko du08.9821-09-2026
3Leire Derteanok irabazi du antzerki topaketen kartel lehiaketa01017-09-2026
4Asteazkenean egingo dute argazki rallyko sari banaketa ekitaldia0521-06-2026
5Zezen plazako leihatilak zabalik izango dira larunbatean bertan Pentatloiaren finaleko sarrerak hartzeko011.8825-09-2026
6Udara Caixabank pilota txapelketaren partidak jokatuko dituzte igandean Gurean08.6225-09-2026
7Un derbi de dinámicas contrapuestas entre el Santurtzi y el Portugalete07.0213-03-2026
8Bermeo y Portugalete bajan el telón del curso arraunlari con Orio decidido a batir récords07.6618-09-2026
9Euskal Herriko Pala Txapelketako finalak, igandean01001-06-2026
10 Etxeberria tiene la pócima para ganar al Espanyol 06.8202-11-2023

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 15. Источник: www.diariovasco.com.