Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Errekalde auzoak ostiral honetan abiatuko ditu Mesedeetako festak

Дата публикации: 17-09-2026 19:16:04

Jai Batzordeak ekitaldiz beteriko egitaraua antolatu du asteburu osorako

Основное содержимое страницы с новостью.

J.Leon

Soraluze

17/09/2026 Actualizado a las 21:16h.

Soraluzeko bizilagunek Errekalde auzoak ospatzen dituen Mesedeetako jaien edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute asteburu honetan zehar. Urtero legez, auzoko Jai Batzordeak ekitaldiz beteriko egitaraua antolatu du jai-egun hauetarako.

Edonola ere, Errekaldeko festak ostiral honetan bertan hasiko dira, 18.00etan botako duten txupinazoarekin.

Horren ondoren, bildutako guztientzako txokolatada, Soraluzeko dantza eskolako kideen emanaldia (18.30), txorizo dastaketa (19.00), Konbo Itxaropena taldearen emanaldia (21.00), EH Sukarra taldearen kontzertua (23.00) eta karaokea (01.00) egongo dira.

Larunbatekoa, egun handia

Larunbatekoa izango da mesedeetako jaien egun handia. Jardunaldi hori abiatzeko puzgarriak (11.00etan) eta toka txapelketa (13.00etan) izango dira; eta horren ondoren herritarrentzako bazkaria (txartelak Asigorren eta Iratxon eros daitezke).

Arratsaldean Tute txapelketa (16.30ean), 2014-2015 eta 2016-2017 urtekoei zuzendutako 3x3 futbito txapelketa (17.00), umeentzako jolasak, zezen mekanikoa, futbolin txapelketa eta Duo amanecer rantxera musika taldearen emanaldia izango dira.

Larunbat gauean Ahantzi taldearekin erromeria eta Mus txapelketa (22.30ean) egongo dira; eta eguna borobiltzeko Trujen eta Estrujenak ibiliko dira auzoa dantzan jartzen, 01.00etik aurrera.

Newsletter

Igandean ere, era askotako ekintzak izango dira Errekalden.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Mijoa auzoak asteburu honetan ospatuko ditu San Jeronimo festak01025-09-2026
2Mitarte kalea, dantzariz betea010.6926-09-2026
3Legazpiko Burdin Festan hartu du parte Bergarako Antzerki Musikalak06.7524-09-2026
4Errekalde pondrá fin a sus fiestas con una mañana de domingo llena de actividad06.5220-09-2026
5Sotoko Hotsak vuelve este viernes de la mano del solista Xabier Badiola y el grupo Gailu08.3617-09-2026
6Herriak larunbatean ospatuko du bere euskal nortasuna aldarrikatzeko jaia08.5224-09-2026
7Ipurua se viste de fiesta con tres días de música, deporte rural y actividades para todas las edades07.8625-09-2026
8La Banda Municipal de Música actuará el próximo domingo en el Herriko Antzokia07.5122-09-2026
9Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan01018-09-2026
10Udal Liburutegiak larunbat goizetan ere irekiko ditu bere ateak07.7921-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.