Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Ekain Albite zuzendari zumaiarraren 'Akira' luzemetraiak bi sari eskuratu ditu Ikusmira Berriak programan

Дата публикации: 25-09-2026 12:00:00

Zuzendari zumaiarraren hitzetan, Akira erbesteratze liminala filmatu beharretik sortu da. Neketik, noraezetik eta helmuga argirik gabe aurrera doazen gorputzen arteko loturatik egin da filma.

Основное содержимое страницы с новостью.

Ekain Albite zuzendari zumaiarraren Akira luzemetraiak bi sari eskuratu ditu pelikulak garatzeko Ikusmira Berriak programan.

Maluta Filmsek eta Nushi Filmek ekoitzitako proiektuak Vakhtangen, euskal kostaldean abandonatutako ontzien artean bizi den txatarrero georgiar baten, istorioa kontatzen du. Bere lehengusu Giorgiren ustekabeko bisita jasoko du, eta Lemoizko zentral nuklear itxian elkarrekin sartu ondoren, indar arraro batek dena utzi eta gau amaigabe batean aurrera egitera bultzatuko ditu. Furgoneta batean, neguko paisaiak eta zalantzazko mugak gurutzatuko dituzte.

Zuzendariaren hitzetan, erbesteratze liminala filmatu beharretik sortu da Akira. Neketik, noraezetik eta helmuga argirik gabe aurrera doazen gorputzen arteko loturatik egin da filma. Bidaia, gaua eta industria osteko paisaiak indar aktiboak dira, pertsonaiak eta filmaren forma bera eraldatzen dituztenak. "Akira filmatzeak esan nahi du ziurgabetasuna onartzea, errealak fikzioa zeharkatzen uztea eta filma erdibideko espazio horretan bakarrik existitu daitekeela onartzea, non begiratzea, bizitzeko modu bat ere baden", adierazi du.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1'La bola negra' filma berriz emango dute datorren astean, egunotako sarrera guztiak agortu ostean06.8227-09-2026
2Gasteiz Euskararen Hiria ekimena ospatuko da urriaren 10ean 'Zuk baduzu tokia Euskararen Hirian' lelopean06.2324-09-2026
3Kataluniako ordezkaritza batek Elkar-EKIN Lanean Gipuzkoako gizarteratze eta laneratze eredua ezagutu du09.4625-09-2026
4Oskarbi taldeak disko berria aurkeztuko du Arantzazun09.4224-09-2026
5Mitarte kalea, dantzariz betea010.6926-09-2026
6Ehunka eztarri bat eginda afaldu ostean abesteko09.2326-09-2026
7Asteazkenera arte eska daitezke alokairurako dirulaguntzak016.1926-09-2026
8'Peri-Menopausia osasuntsuen tailerrak' izango dira Itziarren014.9322-09-2026
9Errekalde auzoak ostiral honetan abiatuko ditu Mesedeetako festak01017-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 8.44. Источник: baleike.eus.