Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Ekaitz Goikoetxeak irabazi du XXXV. Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketa

Дата публикации: 08-09-2026 19:04:27

Gaztetxoen mailan Eleder Lavilla iruñearra izan zen garailea eta gazteen artean Kattalin Arabaolaza oiartzuarra

Основное содержимое страницы с новостью.

08/09/2026 a las 21:04h.

Argi Berri Elkarteak 'Lazkao Txiki' Bertso Paper lehiaketaren hogeita hamabosgarren edizioa antolatu du, Ordiziako Udalarekin elkarlanean. Aurten ere bertsopaper ugari aurkeztu dira maila guztietan, bai Gipuzkoatik, baita beste probintziatatik iritsiak. Igande goizean, Ordiziako Euskal Jaien egitarauaren baitan egin zen sari-banaketa Barrena Kultur Etxean.

Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena beasaindarrak irabazi du Lazkaoko bertsolariaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen den urteko lehiaketa. Helduen mailan, igarren izan da Azpeitiako Oier Etxeberria Zubimendi eta hirugarren Asteasuko Amaia Agirre Arrastoa. Era berean, epaimahaiak aipamen berezia eman dio Iraitz Sarasola Lopetegi ordiziarrari.

Bestalde, gaztetxoen mailan, Eleder Lavilla Goikoetxea iruñearra izan da irabazlea, Ekai Legorburu Etxebeste hernaniarra bigarren eta Narbarteko Maialen Urtxegi Bidegai, iazko irabazlea, hirugarren. Hamalau eta hemezortzi urte bitarteko gazteen mailan, berriz, Oiartzungo Kattalin Arabaolaza Palomok irabazi du. Maila honetan bigarren eta hirugarren sariak desert uztea erabaki zuen epaimahaiak.

Gainera, aurten, berezitasun moduan, eskualdeko lan hoberena ere saritu zuten. Horrela, heldueen mailan Ekaitz Goikoetxeak eraman du saria, eta gaztetxoen artean Altzagako Lexuri Bastida Aiestaranek.

Edizio honetan ere parte hartzaile gehienak gipuzkoarrak izan ziren, baina beste lurraldetakoak ere aurkeztu ziren. Hamahiru urte bitarteko gaztetxoek 'Lazkao Txikik 100 urte' gaiaren inguruan idatzi behar zuten. Gazte eta helduen kasuan, berriz, gaia librea zen. Dena dela, parte hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkezteko aukera zuen aurten ere. Edizio honetan gaztetxoen mailan 5 lan jaso dituzte, gazteek idatzitakoak 4 izan dira eta helduenak 19.

Epaimahaia, bertsolaritza munduko hiru adituk osatu zuten oraingoan ere: Manu Olano, Lander Arizmendi eta Izar Sarriegi. Beraiek izan dira aurkeztutako bertso guztiak irakurri, baloratu eta sarituak erabakitzeko arduradunak.

Newsletter

Ohitura den bezala, sarituek beraien bertsoak kantatu dituzte saria jasotzerakoan. Ekitaldia Barrena Kultur Etxeko Bertsolari Eskolako gelan egin da eta Manex Berzosa zinegotziak, Argi Berri Elkarteko presidenteak eta Joxe Miel Iztueta 'Lazkao Txiki' zenaren iloba Martina eta Mari Jose izan dira sariak banatzeko arduradunak.

Maila bakoitzean irabazle suertatu zirenek, lehen hiru sailkatuek duten diru-sariaz gain, 'Txikia' oroigarri bana jaso zuten, baita Lazkao Txikiren bizipenak kontatzen dituen 'Irriz eta malkoz' liburuaren bi tomoen ale bana ere. Sariketari izena ematen dion Joxe Miel Iztueta 'Lazkao Txiki' bertsolariak lehenengo bi edizioetan bakarrik ezagutu bazuen ere, bertsolaritza munduko lehiaketa zaharrenetakoa eta tradizionaletakoa bihurtu da hamarkada hauetan guztietan.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Oraindik bigarren aukera izango du Esperantzak Kontxako estropadan01007-09-2026
2Datorren astean hasiko dituzte Elizatxotik Kaxkorako igogailua eraikitzeko obrak02421-09-2026
3Opor hutsunea sumatu da azoka goibel batean01019-08-2026
4Esperantzak zaleen ametsa elikatu zuen Zierbenako uretan bigarren sailkatuz01006-07-2026
5Belen Aranbarri: "Zoragarria izan da bigarren Amarians torneoa"07.629-09-2026
6Ategiren 25. urteurrenean, interkooperazioa aldarrikatu dute "etorkizuneko lehiakortasuna eraikitzeko"015.8811-09-2026
7Jai-giroa nagusi Buruntzan, auzoko festen harira015.2618-08-2026
8Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak01031-08-2026
9Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean09.321-09-2026
10Antzeztutako mendi ibilaldia egingo dute Elgetan Intxortako erresistentziaren 90. urteurrenean014.6528-09-2026

Классификация: Информация. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 14.35. Источник: www.diariovasco.com.