Pilotaleku batera eraman eta sexu erasoa egiten saiatu zen 30 urteko gizonezkoa, baina neskaren lagun baten laguntzarekin saihestu zuen erasoa.
Poliziak 30 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen 19 urteko neska bati sexu erasoa egiten saiatzea leporatuta. Erasoa maiatzaren 31n goizaldean gertatu zen hiriburuko pilotaleku batean.
Ertzaintzaren oharraren arabera, neska diskoteka batetik atera zenean atzetik segitzen aritu zitzaion gizon batekin topo egin zuen. Gizonak, neska bakarrik zegoela aprobetxatuz, atxiki egin zuen beste leku batera eramateko. Bidean, bitima ihes egiten saiatu zen, baina erasotzaileak ez zion utzi.
Halere, neskak mezu bat bidali ahal izan zion bere telefono mugikorretik lagun bati, laguntza eskatzeko eta bere kokapena adierazteko.
Erasotzailea eta biktima pilotaleku batera iritsi ziren, eta bertan gizona sexu erasoa egiten saiatu zen. Handik pixka batera, neskak abisua pasa zion laguna iritsi zen, eta erasotzailea baztertu zuen. Biak elkarri bultzaka eta kolpeka aritu ziren, harik eta erasotzaileak alde egin zuen arte.
Asteazken honetan atxilotu dute gizona eta sexu erasoaren delitu bat leporatu diote. Guardiako Epaitegiaren eskuetan utzi dute.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Bi gazte atxilotu dituzte Gasteizen sexu eraso bana leporatuta | 0 | 8.01 | 23-09-2026 |
| 2 | Espekulazioari mugak jartzea exijitu dute Gasteizen | 0 | 8.92 | 03-10-2026 |
| 3 | Seme-alabei heriotza mehatxuak egiteagatik gizon bat atxilotu dute | 0 | 19.09 | 01-10-2026 |
| 4 | Gazte bikoizleen txanda Gaztefilm Festen | 0 | 10 | 02-10-2026 |
| 5 | Gizon bat atxilotu dute, beste bati giltza ingelesez eraso egiteagatik | 0 | 9.66 | 28-09-2026 |
| 6 | Batbatean jaialdia 2027ko maiatzaren 7an eta 8an itzuliko da Gasteizera | 0 | 11.8 | 01-10-2026 |
| 7 | Datorren asteartean hitzaldia, harreman osasuntsuei buruz | 0 | 21.77 | 24-09-2026 |
| 8 | Sei eguneko bidaia antolatu du Getariako Jubilatu Elkarteak | 0 | 9.07 | 14-09-2026 |
| 9 | Datorren astean hasiko dituzte Elizatxotik Kaxkorako igogailua eraikitzeko obrak | 0 | 24 | 21-09-2026 |
| 10 | Condenado a 15 años y 9 meses de cárcel un quiromasajista por siete agresiones sexuales a clientas en Pamplona | 0 | 9.01 | 01-10-2026 |