05/10/2026 Actualizado a las 12:22h.
Datorren igandean, urriaren 11an, Euskal Herriko erdigunera mendi-martxa antolatu da. Euskal Herriko Mendizale Biltzarrak Iratxo elkartearekin, Sakanako Mendizaleak elkartearekin eta Orhi mendi taldearekin elkarlanean antolatzen duen ekitaldiak lurralde guztietako mendizaleak elkartzea du helburu. Erdigune geografikoa Nafarroako Andimendin kokatu zuen Felix Isasa ingeniariak, zehazki Olibesarioko saroian, San Donato baselizatik gertu eta Lezitza mendiaren magalean, 1.266 metroko altitudean dago.
Bertan goiz guztiko egitaraua prestatu da, 11:30etik aurrra. Bertara iristeko bi ibilbide antolatu dira. Lehena 8:45ean Senosiango askatik abiatuta eta, bestea, 9:30ean, Irañetako bordatik abiatuta. Ekitaldi nagusia 2004an kokatu zen monolitoaren inguruan egingo da 11:30ean, Juan Mari Feliu eta Felix Isasari egingo zaien omenaldiarekin eta erakundeetako ordezkarien hitzaldiekin. Feliu joan zen irailaren 4an zendu zen. Mendizale amorratua izan zen eta bere bizitza mendizaletasunari eman zion, hainbat liburu argitaratuz eta mendi bideak berreskuratuz.
Ondoren, trikitilariek alaituko dute giroa eta jaiak Irañetako bordan izango du jarraipena. Horrela, 13:30ean pintxo-potea egingo da eta, jarraian, Idoia Granizo eta Sahats Karasatorre bertsolariek saioa egingo dute. Gainera, Euskal Selekzioaren aldeko argazkia ere egingo da. Jarraian, bazkaria egingo da, Irañetako babak plater nagusi moduan, eta bazkalondoren, euskal kanta saioa egingo da. Bazkarirako txartelak 20 eurotan daude salgai. Parte hartu nahi dutenek urriaren 9a baino lehen izena eman beharko dute iratxomendi@gmail.com helbidera mezua bidaliz edo 620.190.277 telefono zenbakira deituz.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Gasteiz Euskararen Hiria? Zer da hori? | 0 | 10 | 29-09-2026 |
| 2 | Drones con cámaras termográficas para «llegar antes»: así busca la Ertzaintza a personas desaparecidas | 0 | 10 | 05-10-2026 |
| 3 | Nuevo asalto a la digitalización de las lindes rurales en Olabarrieta y Murgia | 0 | 7.2 | 01-08-2026 |
| 4 | Arrazakeriaren amua | 0 | 35 | 21-09-2026 |
| 5 | Almitza sega elkarteko kideak Europako Taldekako Txapelketa jokatuko dute asteburu honetan | 0 | 9.07 | 12-08-2026 |
| 6 | Emakume Artzainen Bosgarren Eguna ospatuko dute datorren igandean | 0 | 10 | 04-10-2026 |
| 7 | Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean | 0 | 9.3 | 21-09-2026 |
| 8 | Astelehenetik aurrera astebeteko ate irekiak egingo dituzte kirol zerbitzuan | 0 | 9.17 | 26-09-2026 |
| 9 | Getariak garbitasun eta zaintza maila egokia mantentzen du | 0 | 9.18 | 22-08-2026 |
| 10 | Emaneurre Euskarari Egunak emango dio hasiera Euskal Jaien egitarauari | 0 | 19.09 | 31-08-2026 |